1787ko Zangozako uholdea

1787ko Zangozako uholdea Euskal Herrian inoiz egondako uholderik larriena izan zen eta 1787ko irailaren 24tik irailaren 25era bitartean, Nafarroako Zangoza herria ia erabat birrinduta geratu zen.

Uholdea

1787eko irailaren 24tik irailaren 25eko gauean almadien enborrek, Esako harrizko zubia itxi egin zuten eta ura eta bestelakoak pilatuz joan ziren. Presioak eraginda, urak zubia apurtu eta uholdea eragin zuen Zangozan. Urek bi metroko altuera hartu zuten herriko kaleetan eta 556 hildako izan ziren (biztanleriaren %18a). Herrian zeuden 465 eraikinetatik 428 erabat suntsiturik geratu ziren.

Uholdearen ondorioak

Uholde honek eraginda, herriaren kokalekua aldatu eta Aragon ibaitik urrundu zen, gorago zeuden lurretan etxe berriak eraiki zirelarik. Areago, Santos Angel Otxandategi arkitektoak Zangoza Berria kokapen zeharo ezberdin batean egiteko plan neoklasikoa diseinatu zuen, baina ez zen aurrera eraman[1].

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Zangozako uholdeei buruzko informazioa Historia de Sanguesa webgunean.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser. (2021-02-13). «La Sangüesa utópica que no vio la luz» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252425
  • Wd Datuak: Q12252425