1897ko Home Nations Txapelketa

1897ko Home Nations Txapelketa
Datak 1897ko urtarrilaren 9tik
martxoaren 13ra
Txapelduna bukatu gabea
Partida kop. 4
Puntu gehien Ingalaterra J. F. Byrne (12)
Entsegu gehien Irlanda Lawrence Bulger (2)
Irlanda Gardiner (2)
1896
1898

1897ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hamabosgarren ekitaldia izan zen. 1897ko urtarrilaren 9an hasi eta martxoaren 13an bukatu zen. Ez zen amaitu eta txapeldunik gabe gelditu zen ekitaldia[1].

Txapelketa

Puntuazio sistema

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak eta markako goalak lau puntu balio zituzten eta zigor kolpeak hiru.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia

"Gould Afera"-ren inguruko garaiko marrazkia, Gales Nazioarteko Federazioari aurre egiten.

Lehenengo partidan Galesek erraz garaitu zuen Ingalaterra. Ingelesek ordea Arthur Gould izarra profesionala izateaz salatu zuten, zaleek etxe bat erosi baitzioten. "Gould Afera" izenaz ezagutu zen kasua. Galesek salaketa horren aurrean Nazioarteko Rugby Federazioa uztea erabaki zuen eta Home Nations txapelketatik ere atera egin zen, Eskozia eta Irlandaren aurkako partidak jokatu gabe[2]. Hurrengo urterako berriz sartu zen Federazioan, baina Gould taldean egongo ez zela onartuta.

Txapelketak aurrera jarraiu zuen eta talde bakoitzak partida bana irabazi zuen, horrela beraz lau taldeen arteko bedinketa izan zen, jokaturiko partida kopurua deberdina izan arren taldetik taldera. Txapelketa irabazteko partiduen puntuak hartuko ziren kontutan, baina berdinketak ekiditeko goal puntuen kopurua hartuko zen kontuan. Hori aintzat hartuta Ingalaterrak txapelduna izateko eskaria egin zuen puntu eta entsegu gehien lortu zituela esanez, baina ez zitzaion onartu eta palmares gehienetan "amaitu gabea" bezala agertzen da.

Sailkapena

1897ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1 Ingalaterra Ingalaterra 2 3 1 0 2 21 27 -6
1 Irlanda Irlanda 2 2 1 0 1 16 17 -1
1 Gales Gales 2 1 1 0 0 11 0 +11
1 Eskozia Eskozia 2 2 1 0 1 11 15 -4

Partidak

Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1897-1-9 Gales Gales 11 - 0 Ingalaterra Ingalaterra Newport
Eskozia Eskozia ez Gales Gales
1897-2-6 Irlanda Irlanda 13 - 9 Ingalaterra Ingalaterra Dublin
1897-2-20 Eskozia Eskozia 8 - 3 Irlanda Irlanda Edinburgo
1897-3-13 Ingalaterra Ingalaterra 12 - 3 Eskozia Eskozia Manchester
Gales Gales ez Irlanda Irlanda

Sariak

Saria Taldea
Home Nations Txapelketa ez zen amaitu
Koroa hirukoitza ez
Zurezko koilara ez
Kalkuta Kopa Ingalaterra Ingalaterra

Palmaresa

1897 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1 Eskozia Eskozia 4*
2 Ingalaterra Ingalaterra 3
3 Irlanda Irlanda 2
4 Gales Gales 1

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. Smith, Dai. (1980). Fields of praise : the official history of the Welsh Rugby Union, 1881-1981. University of Wales Press on behalf of the Welsh Rugby Union ISBN 0-7083-0766-3. PMC 7176127. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Kanpo estekak

  • Sei Nazioen Txapelketako webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1382599
  • Wd Datuak: Q1382599
  • i
  • e
  • a
Sei Nazioen Txapelketaren ekitaldiak
Home Nations
188318841885(*) • 1886188718881889(*) • 1890189118921893189418951896 • 1897(*) • 1898(*) • 18991900190119021903190419051906190719081909
Bost Nazioak
19101911191219131914192019211922192319241925192619271928192919301931
Home Nations
19321933193419351936193719381939
Bost Nazioak
19471948194919501951195219531954195519561957195819591960196119621963196419651966196719681969197019711972(*) • 197319741975197619771978197919801981198219831984198519861987198819891990199119921993199419951996199719981999
Sei Nazioak
2000200120022003200420052006200720082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024