1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Irudia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Data1967ko ekainaren 11
1980
KokalekuAtano III.a pilotalekua
AntolatzaileaEuskaltzaindia
Partehartzaile kopuru10
Parte-hartzaileak
Fernando Aire
Mikel Arozamena
Txomin Garmendia
Jose Luis Gorrotxategi
Lazkao Txiki
Jon Lopategi
Bautista Madariaga
Juan Mugartegi
Manuel Olaizola
Mattin Treku
Irabazlea
Manuel Olaizola

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967ko ekainaren 11an ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren VI. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere hirugarren txapela izan zen.

Pio Caro Barojak TVErentzat grabatu zuen finala. Film dokumental honek Fiesta. Bersolaris. Poetas populares vascos izenburua izan zuen.

Gai jartzailea

Epaileak

Sailkapena

Xalbador txapeldunordea izan zen arren, berak jasotako txistuak pasa dira historiara.
Postua Bertsolaria
Txapelduna Manuel Olaizola "Uztapide"
2 Fernando Aire "Xalbador"
3 Jon Lopategi
4 Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki"
5 Jose Luis Gorrotxategi
6 Migel Arozamena
7 Txomin Garmendia
8 Mattin Treku "Mattin"
9 Jon Mugartegi
10 Bautista Madariaga

Txistuak

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko gertaera azaltzen duen bideoa.

Bertsolaritzako pasarterik ezagunenetakoa eta zalantzarik gabe tamalgarriena gertatu zen. Arratsaldeko saiora Uztapide, Xalbador, Lopategi eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta epaileek buruz burukorako Uztapide eta Xalbadorren izenak eman zituztenean ikusleak haserretueta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.

Iskanbila baretu zenean Xalbadorrek honako bertso hau bota zuen.

Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!

Iruditegia

  • Mikel Arozamena eta Txomin Garmendia lehen planoan.
    Mikel Arozamena eta Txomin Garmendia lehen planoan.
  • Jon Lopategi, Mikel Arozamena eta Txomin Garmendia.
    Jon Lopategi, Mikel Arozamena eta Txomin Garmendia.
  • Mattin Treku.
    Mattin Treku.
  • Xalbador.
    Xalbador.
  • Uztapide eta Xalbador 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian
    Uztapide eta Xalbador 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian

Kanpo estekak

  • Bertsolaritzaren Datu Basea
  • Txistuak txalo bihurtzen dituen pertsularia (Argia aldizkaria)
  • 1967ko txapelketari buruzko dokumentala
  • Auspoa bilduma: 1967ko Txapelketa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492842
  • Commonscat Multimedia: Bertsolaritza Main Championship 1967 / Q20492842

  • Wd Datuak: Q20492842
  • Commonscat Multimedia: Bertsolaritza Main Championship 1967 / Q20492842


Bertsolari Txapelketa Nagusiak

19351936196019621965 • 1967 • 198019821986198919931997200120052009201320172022