Albacete–Los Llanos geltokia

Albacete–Los Llanos
Hurrengo trenak
Geltokiko eraikina
Map
Kokapena
UdalerriaAlbacete,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea60600
Irekiera2010ko abenduaren 18a
Zerbitzuak Aparkalekua  Kotxe alokairua  
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi 
Nasak4
Trenbideak9
JabeaADIF
EragileaRenfe Operadora

Albacete–Los Llanos Gaztela-Mantxako Albaceteko probintziako tren geltoki bat da, Albacete udalerrian kokatuta dagoena.

Egoera

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:

  •  Madril — Valentzia: 321,1 kilometro-puntua

Historia

Trenbidea 1855eko martxoaren 18an iritsi zen Albacetera, Alcázar de San Juan-Albacete tartea ireki zenean, Madril eta Almansa arteko trenbidea, Madril eta Aranjuez arteko jatorrizko ibilbidea luzatzen zuena eta azken helburua Alacantera iristea zuena. Madrilgo Burdin Bidearen Konpainiak eraiki zuen Aranjuezera, Jose Salamanca bultzatzaile nagusia zuena. 1856ko uztailaren 1ean, José de Salamancak, Rothschild familiarekin eta du Chemin de Fer du Grand Central konpainiarekin elkartu zenak, Madril-Bartzelona burdinbidea lortu zuen, Madril eta Alacant arteko kontzesioari lotuta, Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia edo MZA izenekoa. Horrela sortu zen Albaceteko lehen geltokia, behin-behinekoa ez bazen ere laster txiki geratu zen eraikina, eta bigarren geltoki handiago batek ordezkatu behar izan zuen. Bere irekiera data ziur agertzen ez den arren, 1880 baino lehenagokoa izan zela ezagutzen da.[1]

1967an Albaceteko geltoki berria eraiki zen, aurrekotik 750 metro eskasera, gerraosteko Espainian nagusi zen arkitektura arrazionalistaren estiloan, eta aurreko eraikinean jarraitutako kanon klasikoekin zerikusirik ez zuena. Federico Silva Muñoz Herri Lan ministroak inauguratu zuen azaroaren 26an. Azpiegitura hau 2009an eraitsi zen oraingoa eraikitzen zen bitartean. Barruko mosaiko bat, ezkaratzean takilen gainetik zegoena, izan zen salbatu zen gauza bakarra.[2]

2006ko azaroan NEFSAk (Nuevas Estaciones Ferroviarias S.A.) Albacete–Los Llanos geltokia eraikitzen hasi zen, 2010eko abenduan Madril-Valentzia abiadura handiko burdinbidearen ondoan ireki zena, 48 milioi euroko kostuarekin.[3]

Geltokia

Geltokia hiriaren ipar-ekialdean dago, Albaceteko autobus geltokitik oso gertu. Bidaiarientzako eraikina, hiru blokez eta sestran dagoen sabaiz osatutako egitura moderno bat da. Guztira 21 000 metro koadroko azalera hartzen du, non bezeroaren arretarako eta txartelen salmentarako gunea (545 metro koadro) eta ontziratzeko gunea (ia 1000 metro koadro) nabarmentzen diren. Bere barnean, 1967an eraikitako Albaceteko aurreko geltokia apaintzen zuen mosaikoa mantentzen da.

Bederatzi bide ditu, 6 UIC zabalerakoak eta 3 iberiar zabalerakoak, markesinez estalitako 410 metroko luzera duten lau nasen bidez irisgarriak (alboko bat eta erdiko hiru). Igogailuek eta azpiko pasabideek barrutiko mugikortasuna errazten dute. Kanpoaldean hainbat aparkaleku jarri dira, guztira 563 lagunentzako lekua dutenak. Lurpeko aparkaleku horren ondoan, aire libreko beste aparkaleku bat dago, ehun bat plazakoa, urtean 163 460 kWh ekoizteko gai diren eguzki-panelak erabiliz estali dena.[4]

Zerbitzuak

 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  Madril
Atochako Atea
Cuenca–Fernando Zobel • Albacete–Los Llanos • Villena AH Alacant
Terminal
  Madril
Atochako Atea
Cuenca–Fernando Zobel • Albacete–Los Llanos • Elx AH Orihuela
Miguel Hernandez
Alvia  Alacant
Terminal
Villena AH • Albacete–Los Llanos • Cuenca–Fernando ZobelMadril–Atochako AteaMadril–ChamartinSegovia–GuiomarValladolid–Campo GrandePalentziaLeonla Pola de ḶḷenaMieres–PonteOviedo/Uviéu Gijón/Xixón
Alvia  Alacant
Terminal
Villena AH • Albacete–Los Llanos • Cuenca–Fernando ZobelMadril–Atochako AteaMadril–ChamartinSegovia–GuiomarValladolid–Campo GrandePalentziaAguilar de CampooReinosaTorrelavega Santander⁠
Intercity  Madril
Chamartin
Madril–Atochako Atea • Alcazar de San Juan • Socuellamos • Villarrobledo • la Roda de Albacete • Albacete–Los Llanos • Hellin • Cieza • Archena–Fortuna • Murtzia–Del CarmenBalsicas–Mar MenorTorre Pacheco Cartagena

Erreferentziak

  1. Madrid a Aranjuez, Aranjuez a Almansa, Almansa a Alicante[Betiko hautsitako esteka] Spanishrailway
  2. (Gaztelaniaz) «Del estadio a la nueva estación de ferrocarril» La Verdad 2012-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  3. (Gaztelaniaz) «La nueva estación de ferrocarril empieza a construirse este mes» La Verdad 2006-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Estación Vialia Albacete Los Llanos» www.adif.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3817348
  • Commonscat Multimedia: Albacete-Los Llanos train station / Q3817348

  • Wd Datuak: Q3817348
  • Commonscat Multimedia: Albacete-Los Llanos train station / Q3817348