Albariño

Albariñoko botilak.

Albariño (portugesa: Alvarinho) Galiziako hegoaldearen eta Portugalgo iparraldearen ardo zurien mota bat da. Lehenengoak Rias Baixas jatorrizko izendapenaren barruan daude 1988tik eta bigarrenak Vinho verde izendapenean 1984tik.

Rias Baixas

Pontevedrako probintzian hedatuta daude izendapen honen mahastiak, lau eskualde txikitan banatuta: Val do Salnés, Condado do Tea, O Rosal eta Soutomaior.

O Salnesen bereziki handia da ekoizpena, "Condes de Albarei" eta "Martín Codax" marka nagusiak izanda, eta Cambados eskualdeko hiriburua da ardo kontu hauetan.

Vinho verde

Portugalgo ipar-mendebaldean hedatzen dira ardo mota honetako mahastiak, Minho-Lima, Cávado, Ave eta Tâmega eskualdeak barne hartuz.

Ardo zurien artean, Alvarinhoz gain, Loureiro, Arinto edo Pedernã eta Trajadura motak daude.

Ikus, gainera

  • Rias Baixas

Kanpo estekak

  • (Galizieraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Rias Baixas jatorrizko izendapenaren webgunea
  • (Portugesez)Vinho verde izendapenaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q448487
  • Commonscat Multimedia: Albariño / Q448487

  • Wd Datuak: Q448487
  • Commonscat Multimedia: Albariño / Q448487