Albedo geometriko

Argizagi edo gorputz astronomiko baten albedo geometrikoa, gorputzaren benetako distira argiaren iturritik ikusten denean, disko egoki, erabat islatzaile eta lambertiar batekin (gurutzatutako zati berdinarekin) mantentzen duen arrazoia da. Jarraian ekuazioa:


A = ( 1329 × 10 H / 5 D ) 2 {\displaystyle A=\left({\frac {1329\times 10^{-H/5}}{D}}\right)^{2}}


Bertan, albdeo geometrikoa A {\displaystyle A} da, D {\displaystyle D} diametroa kilometroetan eta H gorputzaren magnitude absolutua.[1]

Islatze lausoak erradiazioa isotropoki islatzen dela adierazten digu, argi eragilearen iturriaren kokapenaren memoria existitu gabe.

Zero faseko angelu batek, kasu honetan, argia etortzen edo igortzen den lekura zuzenean begiratzea esan nahi du. Lurreko behatzaileei aukera hau behatu nahi duten gorputza oposizioan eta eliptikoan dagoenean agertzen zaie.

Albedo geometriko bisuala, albedo geometriko kopuruari dagokio, espektro ikusgaian dagoen erradiazio elektromagnetikoak bakarrik balio duenean.

Definizio baliokideak

Lurrazal zapal baten kasuan, albedo geometrikoa lurrazalaren albedoa da, argiaren iturria lurrazalerantz perpendikularki bidaiatzen duen erradiazio-sorta bat denean.

Adibideak

Albedo geometrikoa zenbaitetan Bond albedoa baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, aztertzen ari garen gorputzaren lurrazalaren edo atmosferaren ezaugarrien arabera. Jarraian hainbat adibide:[2]

Izena Bond albedoa Albedo geometriko bisuala
Merkurio
0.068
0.142
Artizarra
0.90
0.67
Lurra
0.306
0.367
Ilargia
0.11
0.12
Marte
0.25
0.15
Jupiter
0.343
0.52
Saturno
0.342
0.47
Entzelado
0.8
1.4
Urano
0.30
0.51
Neptuno
0.29
0.41
Pluton
0.4
0.44-0.61
Eris
0.96

Erreferentziak

  1. (Katalanez) Albedo geomètrica. 2017-10-08 (Noiz kontsultatua: 2018-08-21).
  2. «Albedo of the Earth» hyperphysics.phy-astr.gsu.edu (Noiz kontsultatua: 2018-08-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • JPLren webguneko glosarioa. (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2832068
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2832068