Alofi

Artikulu hau Niueko hiriburuari buruzkoa da; Wallis eta Futunako uhartea gaitzat duena beste hau da: «Alofi (Wallis eta Futuna)»
Alofi
Alofi
herria
Alofi, Niueko hiriburua 2007an. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Niue
"Tribu eremua"Tafiti
AlkateaVaiga Tukuitoga[1]
Dalton Tagelagi[2]
Izen ofizialaAlofi
Jatorrizko izenaAlofi
Geografia
Koordenatuak19°03′22″S 169°55′16″W / 19.056°S 169.921°W / -19.056; -169.921
Map
Azalera46,48 km²
Altuera21[3]
Demografia
Biztanleria597 (2017)
Dentsitatea12,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−11:00
Hizkuntza ofizialaingeles
niuevillage.com…
Alofi Niueko udalerrien artean.

Alofi Niue Ozeaniako uharte-nazioko hiriburua da. 2006an 581 biztanle zituen.

Kokapena

Uharteko mendebaldean dagoen Alofiko badiaren erdialdean dago kokatua, Niue inguratzen duen koralezko uharria apurtzen duen gune bakarretik hurbil. Badiak bere osotasunean uharteko kostaldearen %30 okupatzen du, Halagigie lurmuturretik (hegoaldean) Makapu lurmuturrera (iparraldean).

Bi udalerri

Uhartea historikoki bi "tribu eremutan" banatuta zegoen; Alofi Tafiti izenekoan dago, gutxi gorabehera hegoaldeko zatia hartzen du. Bi udalerritan banatuta dago, Ipar eta Hego Alofi; Niueko hamalau udalerrietatik bi dira. Bakoitzak bere udalbatza du eta ordezkari bana bidaltzen dute Niue Fono Ekepule (nazioko legebiltzar legegilea) delakora. Hegoaldean populazioa gorantz doan bitartean, iparraldean beheraka doa, uharte osoan gertatzen den bezala[4]:

  • Ipar Alofin 147 biztanle zeuden 2006an eta 256 2001ean.
  • Hego Alofin 434 eta 358 hurrenez hurren. Niueko gobernuaren bulegoak hemen daude.

Garraioa

Alofinko kale gehienak asfaltatuta daude. Biztanleria txikia denez ez dago autobus zerbitzurik hiri barnerako baina zenbaitek Alofitik Niueko beste herri batzuetarako bidaiak egiten dituzte. Taxi erregularrik ere ez dago baina partikular batzuek zerbitzu hori eskaintzen dute.

Niueko nazioarteko aireportua (Niue International Airport edo Hanan International Airport) Alofitik hegoaldera dago, Hego Alofi eta Tamakautoga herrien lurren artean (ikus udalerrietako mapa). Air New Zealand konpainiak Zeelanda berrirako hegalaldika proposatzen ditu[5].

Klima

Hiri honetan Köppen klima sailkapenaren arabera klima ekuatoriala da nagusi eta urtaro lehorra zehaztea ez da erraza; ekainetik irailera lehorragoa dela baino ezin da esan.

Klima mota hori duten beste leku askoren moduan tenperatura oso antzekoa dago urte osoan zehar eta batez bestekoa 25º Ckoa da.

Heta zikloia

2004ko urtarrilean Heta zikloiak Niue oso birtizki astindu zuen[6]; uhartean bi hildako eragiteaz gain Alofiko eraikin asko suntsitu egin zituen: Lord Liverpool ospitalea, museo nazionala, kulturgunea...

Gobernuaren eraikinak lekualdatzeko erabakia hartu zen, hain arriskutsua ez den Fonuakula deritzon eremuan berreraikitzen hasi zirelarik. Toki hau mendebaldeko kostaldetik 3 bat km barnealdera dago eta eraikin zaharrak bezala Hego Alofiren mugen barruan dago. Niue Foou erietxe berria eta Niue Hotela, besteak beste, hara lekualdatzeko erabakia hartu zen[7].

Alofitar ospetsuak

Hiriko lehen medikuak izan ziren Tumkar familia aipa daiteke; 1988an Australiara bizi izatera joan ziren.

Erreferentziak

  1. Ipar Alofiko ordezkaria Nieuko legebiltzarrean; ikus Zeelanda Berriko Kanpo Harremanetarako ministerioa.
  2. Hego Alofiko ordezkaria.
  3. Weatherbase.com.
  4. Niue Population Profile Based on 2006 Census of Population and Housing.
  5. Niue: Arrival information.
  6. Zikloi tropikalaren eragina BBCn.
  7. Niue recovery at $23 million, Alofi to be relocated, ReliefWeb.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Niueko historia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30966
  • Commonscat Multimedia: Alofi / Q30966

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316550306
  • LCCN: n2015041275
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q30966
  • Commonscat Multimedia: Alofi / Q30966