Amado Alonso

Amado Alonso

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLerin, 1896ko irailaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaArlington, 1952ko maiatzaren 26a (55 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
ikusi
  • Ángel Rosenblat (en) Itzuli
    María Rosa Lida de Malkiel
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta erromanista
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Buenos Airesko Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Amado Alonso García (Lerin, Nafarroa, 1896ko irailaren 13a - Arlington, Massachusetts, 1952ko maiatzaren 26a) nafar literatura-kritikari eta hizkuntzalaria izan zen. Ramón Menéndez Pidalekin ikasi zuen Madrilgo Unibertsitatean. Alemanian espezializazio-ikasketak egin zituen. Gero, Buenos Airesko Unibertsitatean, Filologia Institutuko zuzendaria izan zen, hamabi urtez (1927-1939). Handik, Estatu Batuetara aldatu zen, Kalifornia, Illinois, Columbia eta Harvard Unibertsitateetan irakatsiz. Filologia eta dialektologiako ikerketak literatura-kritikaren inguruan egindakoekin aldizkatu zituen. Aurreneko sailekoak dira: Problemas de dialectología hispanoamericana (1930), El problema de la lengua en América (1935), El castellano, idioma nacional (1943) eta abar. Bigarren sailean, estilistikari dagozkionak aurkitzen dira, A. Alonso gai horren aitzindaria izan baitzen Espainian: Poesía y estilo de Pablo Neruda (1940), Materia y forma en poesía (1955) eta abar. Bestalde, fonetika historikoaren alorreko tratatu bat utzi zuen: De la pronunciación medieval a la moderna en español (1955). Zenbait aldizkariren zuzendari ere izan zen: Revista de filología hispánica (1939-1946), Nueva revista de filología hispánica (1947tik aurrera).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q452093
  • Commonscat Multimedia: Amado Alonso / Q452093

  • Wd Datuak: Q452093
  • Commonscat Multimedia: Amado Alonso / Q452093