Anisogamia

Anisogamia edo heterogamia egitura eta neurri desberdineko gametoak elkartuz egiten den ugalketa mota da. Mota bereko har eta emeetan sexu kromosomak desberdinak izaten dira; gizakiarengan, adibidez, emakumeen bi sexu kromosomak berdinak dira (XX), eta gizonenak berriz desberdinak (XY). Elkar gurutzatuz gero mutilak (XY) ala neskak (XX) sortzen dira. Kasu honetan heterogamia duen sexua gizonarena dela esaten da. Beste mota batzuetan heterogamia duen sexua emearena da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-5-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q770370
  • Wd Datuak: Q770370