Antonio Pérez del Hierro

Antonio Pérez del Hierro

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaValdeconcha, 1540
HerrialdeaGaztela
HeriotzaParis, 1611ko apirilaren 7a (76/77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Juana Coello (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Alcalako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta idazlea

Antonio Pérez del Hierro (Valdeconcha, Guadalajara, 1540 – Paris, 1611ko apirilaren 7a) gaztelar politikaria izan zen.

Bizitza

Salamancan eta Italian egin zituen ikasketak. Filipe II.aren idazkari eta Estatu Idazkaria izan zen. Badirudi 1578ko martxoaren 31n Juan de Escobedo, Joan Austriakoaren idazkaria hilarazi zuela, eta Filipe II.a nahasi zuen hilketa horretan.

Auzi luze baten eta torturak jasan ondoren, kartzelan sartu zuten, baina Perezek kartzelatik ihes egin zuen. Gaztelako justiziari ihes egiteko, Zaragozara alde egin zuen eta, arbaso aragoiarrak zituenez, Aragoin bilatu zuen geriza, eta erresuma hartako foruen babesean jarri zen. Gauzak horrela bertako foruei heldu zien horien arabera epaitua izateko.

Felipe II.ak Inkisizioaren aurrean salatu zuen Pérez; izan ere, auzitegi horrek eskumena zuen bai Gaztelan, baita Aragoin ere. Aldiz, haren kasua ez zen erlijiosoa eta, beraz, ez zen Inkisizioaren jurisdikziopekoa, erresuman erresumako foruei lotua baizik, baina erregeak auzia bihurritu zuen Antonio heretikotzat jo ahal izateko. Inkisizioak esku hartu eta heriotzara kondenatu zuen heretiko zelaren akusaziopean.

Zigorrak, baina, istilu larriak sortu zituen 1591ko Zaragozan, Aragoiko foruak hautsi zirela uste baitzuten: istiluek Aragoiko justizia zen Joanes V.a Lanuzakoa izan zuten buru. Felipe II.ak armada bidali zuen. Errege-tropek matxinada menperatu zuten, eta Joanes Lanuzakoa exekutatu egin zuten. Antonio Pérezek Aragoitik Nafarroa-Biarnora ihes egin zuen 1591n, eta Frantzian hil zen ahanzturan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Pérez del Hierro Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q772704
  • Commonscat Multimedia: Antonio Pérez / Q772704

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 120700777
  • ISNI: 0000000108157529
  • BNE: XX1146378
  • BNF: 12073996z (data)
  • CANTIC: a10191458
  • GND: 118739948
  • LCCN: n80152710
  • NKC: js20020124028
  • SNAC: w6dn4rxt
  • SUDOC: 029028450
  • UB: a1243637
  • ICCU: BVEV037345
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04815/eu_p_1322/p1322
  • GEA: 10040
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 122
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/57462
  • Wd Datuak: Q772704
  • Commonscat Multimedia: Antonio Pérez / Q772704