Apokope

Apokope hitz baten bukaeran silaba, letra edo fonema bat edo gehiago kentzea da.[1] Etimologiaz, antzinako grezierazko ἀποκοπή, «apokope», hitzetik dator, moztea esan nahi duena. Elipsi moat bat da eta poesian lizentzia metrikoaren moduan erabilia izan da, adibidez hitz bat bokalez bukatzen denean eta hurrengoa ere bokalez hasten denean.

Adibideak

Izen arruntak:

  • uni: unibertsitatea
  • insti: institutua
  • poli: polizia
  • boli: boligrafoa
  • frigo: frigorifikoa
  • bizi: bizikleta

Izen propioak:

  • Kris: Kristina
  • Izar: Izarne
  • Esti: Estibalitz
  • Joxemi: Joxe Migel

Erreferentziak

  1. Xabier Altzibarren artikulua, 62.or.

Bibliografia

  • Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Xabier Altzibarren artikulua, 62-63 or.
  • Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982.

Kanpo estekak

  • Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q112154
  • Wd Datuak: Q112154