Areto eliza

Urretxuko San Martin Tourskoa areto elizaren adibidea da.
San Bizente eliza Gasteizen.

Areto eliza (alemanez: Hallenkirche)[1] elizen eraikin arkitektonikoaren mota bat da non habearte guztiek garaiera bera duten.[2] Oinplano gehienetan laukizuzen estilkokoa bada, batzutan gurutze formakoak aurkitzen dira ere bai. Eraikin mota hau erromanikoarekin hasi zen eta gotikoarekin zabalkunde handia izan zuen Europa osoan.[3]

Historia

Eraikin mota honen hasiera Erromanikoan aurkitu da, beste lurraldeen artean Frantziako Poitoun. Gotikoarekin batera arrakasta handia ezagutu zuen, batez ere Alemanian; lurralde horretan adibide zaharrenak Paderborngo katedrala, Greifswaldeko Andre Maria eliza eta Marburgoko Santa Isabel eliza dira. XIII. eta XIV. mendean ohikoa bihurtu zen. Espainiara beranduago heldu zen, XIV. mendean, eta batez ere Mediterraneo aldean zabaldu zen.

Oinarrizko egitura

Areto elizak normalean hiru edo bost habearte ditu. Gurutze gangak izaten ditu, habearte guztietan antzeko garaiarekin. Argia alboetako habearteetan dauden leihoetatik sartzen da. Espazioak zabalak eta garbiak dira eta horrek areto handiaren itxura ematen diote, jende asko biltzeko oso egokia. Oinplano laukizuzena izaten da eta transeptua ez da habearte guztien multzoa baino zabalago. Batzutan, alboetako habearteak zertxobait baxuago izaten dira baina erdiko habeartea argitzeko leihorik gabe.

Kanpoaldetik ikusita, eliza hauek apaingarri gutxi izaten dute. Orokorrean, horizontalsuna da nagusi eta itxura irmoa izaten dute, leiho gutxikin; horri esker, eraikin hauek ez dituzte arbotanteak behar.

Eskemak

  • Areto oinplano. Luzetarako teilatu handiaren ordez zeharkako teilatuak izan ditzake.
    Areto oinplano. Luzetarako teilatu handiaren ordez zeharkako teilatuak izan ditzake.
  • Areto oinplano mailaduna: garaiera desberdinak daude baina erdiko habearteak ez du solairu bat gehiago.
    Areto oinplano mailaduna: garaiera desberdinak daude baina erdiko habearteak ez du solairu bat gehiago.
  • Sasibasílika: erdiko habearteak solairu bat gehiago du, baina goian leihorik ez ditu.
    Sasibasílika: erdiko habearteak solairu bat gehiago du, baina goian leihorik ez ditu.
  • Basilika: Erdiko habearteak solairu bat gehiago du eta leihoak goian.
    Basilika: Erdiko habearteak solairu bat gehiago du eta leihoak goian.
  • Areto oinplano arkuekin baina gangarik gabe.
    Areto oinplano arkuekin baina gangarik gabe.

Areto elizen oinplano desberdinak

  • Westphaleko laukia, St. Maria zur Wiese (Soest), Soest.
    Westphaleko laukia, St. Maria zur Wiese (Soest), Soest.
  • Hiru habearte berdinak, Alemaniako Lauingengo (Danubio ertzean) San Martin.
    Hiru habearte berdinak, Alemaniako Lauingengo (Danubio ertzean) San Martin.
  • Gurutze itxurako oinplanoa, Marburgeko Santa Elizabeten eliza.
    Gurutze itxurako oinplanoa, Marburgeko Santa Elizabeten eliza.
  • Bi habearte, Frantziako Tolosa Okzitaniako Jakobinoen komentuko eliza.
    Bi habearte, Frantziako Tolosa Okzitaniako Jakobinoen komentuko eliza.

Euskal Herriko areto elizak

Eraikin mota honek Euskal Herrian ere zabaldu zen. Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak

  1. https://www.universalis.fr/encyclopedie/eglise-halle-hallenkirche/
  2. https://www.larousse.fr/dictionnaires/francais/église-halle_églises-halles/28025
  3. https://www.britannica.com/topic/hall-church

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Areto eliza Aldatu lotura Wikidatan
  • (Frantsesez):Areto elizeen historia, Pierre Sesmat-ek idatzitako artikulua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q728266
  • Commonscat Multimedia: Hall churches / Q728266

  • Identifikadoreak
  • GND: 4137658-4
  • LCCN: sh99001984
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q728266
  • Commonscat Multimedia: Hall churches / Q728266