Arturo Azuela

Arturo Azuela

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1938ko ekainaren 30a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria, 2012ko ekainaren 7a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Xavier Villaurrutia saria  (1974)
KidetzaAcademia Mexicana de la Lengua

Arturo Azuela Arriaga (Mexiko Hiria, 1938ko ekainaren 30a - Ib., 2012ko ekainaren 7a) mexikar idazlea izan zen.

Biografia

1980an Eleberri Sari Nazionala irabazi zuen Manifestación de silencio liburuagatik. Handik bi urtera, Idazle Latinoamerikarren Konfederazioko presidente izendatu zuten, eta, 1985az geroztik, Mexikoko Akademiako kide izan zen.

Bere lehenengo eleberria El tamaño del infierno (1973) Mexikoko literatura garaikideko maisulantzat jo izan da. Haren ondoren idatzi zituen Un tal José Salomé (1973), El matemático (1988), El mar de utopías (1991), Estuche para dos violines (1994), Extavíos y maravillas (2003), Irak con Q. Bitácora de una guerra (2005) eta Desde Xaulín. Historia de la ruta de Goya (2009).

Obra

Obra ugaria du Arturo Azuelak: elkarrizketak, dibulgazio-artikuluak, artikuluak... Saiakerak eta eleberriak argitaratu zituen. Hona hemen bere liburu ezagunenak:

  • El tamaño del infierno,1973.
  • Un tal José Salomé, 1975.
  • Manifestación de silencios, 1979.
  • La casa de las mil vírgenes, 1983.
  • El don de la palabra, 1985.
  • El matemático, 1988.
  • El mar de utopías, 1991.
  • Estuche para dos violines, 1994.
  • Extavíos y maravillas, 2003.
  • Irak con Q. Bitácora de una guerra, 2005.
  • Desde Xaulín. Historia de la ruta de Goya, 2009

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8205913
  • Commonscat Multimedia: Arturo Azuela / Q8205913

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 112945128
  • ISNI: 0000000110329940
  • BNE: XX827621
  • BNF: 12028301z (data)
  • GND: 123881765
  • LCCN: n82256401
  • NKC: jn19990000339
  • SUDOC: 028450337
  • UB: a1014205
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00690/eu_a_6904/a6904
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 33737
  • Wd Datuak: Q8205913
  • Commonscat Multimedia: Arturo Azuela / Q8205913