Askelminto

Errotifero-kolonia; errotiferoak askelmintoen taldean sartu ohi ziren

Askelmintoak, pseudozelomatuak edo blastozelomatuak Grobbenek 1908an eratu zuen taldeko animalia ornogabeez esaten da. Ez dago oso argi, ordea, zein diren ornogabe horiek batera dituzten ezaugarriak, ezta zein diren askelmintoen taldeko ornogabeak ere; pseudozelomatuak eta antzeko beste batzuk sartzen dira.

Oso txikiak izaten dira, oro har, eta badirudi elkarren artean antzekoak ziren metazooetatik sortuak direla. Talde horretako animalia-espezieei dagokienez, taxonomia-aldaketa handiak izan dira historian zehar, baina, egituraren antzekotasunari begira, esan daiteke talde bakarra osatzen dutela. Gaur egun, filum zaharkitua da, dagoeneko erabiltzen ez dena. Gaur egun, gutxi gorabehera 10 filum independentetzat jotzen dira lehen askelmintoen filumean sartzen zirenak: Acanthocephala, Chaetognatha, Cycliophora, Gastrotricha, Kinorhyncha, Loricifera, Nematoda, Nematomorpha, Priapulida edo Rotifera.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12774859
  • Wd Datuak: Q12774859