Aurpegiko paralisia edo aurpegi-paralisia[1] VII. nerbio kranialaren (aurpegi-nerbioa) inguruko disfuntzioa da, erasandako nerbioaren aldeko aurpegiko muskuluak kontrolatzeko ezintasuna eragiten duena. Kausa askok aurpegiko paralisia eragin dezakete, adibidez, garuneko tumoreak, garuneko infartuak eta Lyme gaitza.
Hala ere, azpiko kausa zehazten ez bada, baldintza horri Bellen paralisi deritzo. Izena lehen aldiz gaixotasuna deskribatu zuen Charles Bell eskoziar anatomistaren omenez jarri zioten. Bellen paralisia mononeuropatia akutuaren kausa ohikoena da, eta baita aurpegi-nerbioaren paralisi motarik ohikoena ere.
Erreferentziak
↑Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia ] [2015] eta [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]