Bilbo Zaharra

Bilbo Zaharra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′16″N 2°55′27″W / 43.2544°N 2.9242°W / 43.2544; -2.9242
Azalera0,21 km²
Garaiera21
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Bilbo Zaharra Bilboko auzoa da. Ibaiondoko barrutian kokatzen da, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 2.894 biztanle eta 0,21 kilometro karratu dauzka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Auzoa Ibaizabal ibaiaren mendebaldean kokaturik dago, San Frantziskorekin batera, eta hiriaren gune zaharra osatzen dute.

Urteetan zehar Miribillako meatzaritzaren jarduerarekin bat joan zen auzoaren bilakaera, bertan auzoko jende ugari lanean aritzen zelarik. Langileri auzo izaera horrekin batera, XIX. mendetik prostituzioa eta bestelako jarduerak zabaltzen joan ziren. Horrek auzoaren egoeraren okertzea ekarri zuen. 1980ko hamarkadan drogak arazo handiak sortu zituen, Bilboko hiriak bizi izan zuen gainbeheraren adierazle. Ordutik, udalak hainbat ekimen martxan jarri ditu auzoaren bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako 1990eko hamarkadaren erdialdean San Frantziskorekin batera, biziberritze plangintza bat osatu zen. Honen bitartez, etxebizitzak zaharberritu, plaza berriak eraiki eta langabezia gutxitzeko ekimenak aurrera atera dira.

Immigrazioa

Gaur egun, Bilbo Zaharra, etorkin gehien biltzen duen Bilboko auzoa da San Frantziskorekin batera. Etxebizitzen prezio merkeek, Bilbora datozen etorkinak euren bizitokiak auzo hauetan ezartzera eraman dituzte.

Ondarea

  • San Antongo zubia
  • Urazurrutiako sehaska-etxea

Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez)"Barrios Altos" webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q860482
  • Commonscat Multimedia: Bilbao la Vieja / Q860482

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316432781
  • Lekuak
  • OSM: 8675053
  • Wd Datuak: Q860482
  • Commonscat Multimedia: Bilbao la Vieja / Q860482


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


Bilbo Bilboko auzoak Bilbo

Abando • AbusuAltamiraAmetzolaArabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko DoneperiagaElorrietaErrekaldeberriGaztelekuIbarrekolandaIndautxuIralabarriIturrialdeIturrigorriKastrexanaLarraskitu • Lorategi-hiria • MasustegiMatikoMiribillaOlabeagaOtxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • SantutxuSolokoetxeTxurdinagaUretamendi • Uribarri • ZabalaZazpikaleakZorrotzaZurbaran