Biok

Biok
Datuak
JatorriaGaldakao, Bizkaia
Musika motametala
Urteak1999-
Produkzioa
Diskoetxea(k)Metak
Baga-Biga
Taldekideak
Ibon
Imanol
Aitor
Unai
Julen
Luis
Lehengo taldekideak
Joseba
Informazio gehigarria
http://www.biok02.com/

Biok 1999. urtean Galdakaon (Bizkaia) sortutako euskal metal musika taldea da. Deiadar proiektua osatzen zuten Aitor (Frik), Imanol (H.K.M.), Joseba eta Unai (Su aizkora) taldekideei Ibon (DoNoDisturb) batu zitzaienean sortu zen Biok.

2002an Euskadi Gaztearen 12. Maketa Lehiaketan Entzuleen Saria irabazi zuten[1].

2009ko Ibilaldiaren abestia konposatu zuten Arkaitz Estiballes bertsolariaren hitzekin. Biokeko taldekideak zein Arkaitz Estiballes urte horretako Ibilaldia antolatu zuen Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako ikasleak izan ziren.

Taldekideak

  • Ibon: ahotsa
  • Imanol: bateria
  • Aitor: gitarra eta ahotsak
  • Unai: gitarra
  • Julen: baxua eta ahotsak
  • Luis: baxua

Taldekide ohiak

  • Joseba: baxua

Diskografia

Bakarka

  • Maketa (2000)
  • Margo debekatuak (2004)
  • Gaur ez da dena grisa (2009)

Beste taldeekin

  • III Gaztetoki Maketa Lehiaketaren CDa (Atasko eta Shisha Pangma taldeekin, 2002)
  • Hamaika urte ehundaka idei fumigatzen (DDT bilduma, 2002)
  • Euskadi Gaztea 12. Maketa Lehiaketa (Seiurte, Ehiztari Beltza eta Delorean taldeekin, 2003)

Sariak

Erreferentziak

  1. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).

Kanpo estekak

  • Biok taldearen webgune ofiziala
  • Biok taldearen MySpace gunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255262
  • Wd Datuak: Q12255262
Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.