China Railway High-speed

Txinako abiadura handiko gaur egungo lineen mapa:     MaglevOhiko abiadura handiko trenak:     300-350 km/h      200–250 km/h (Linea berriak)      200–250 km/h (Berrizturiko tarteak)      Abiadura handikoak ez diren bestelako lineak

China Railway High-speed edo CRH (txinera sinplifikatuz: 中国铁路高速; txinera tradizionalez: 中國鐵路高速; pinyineraz: Zhongguo Tielu Gaosu), Txinako Herri Errepublikako abiadura handiko tren sistema izendatzeko erabilitako izena da.

Burdinbidearen zabalera 1.435mm-koa da.

Ezaugarriak

Abiadura handiko trenak Bombardier, Kawasaki Heavy Industries, Siemens eta Alstomen trenen azpiegitura dute eta atzerriko enpresa hauek Txinako enpresekin sortutako elkarteen bidez eraiki zituzten trenak.

2000ko hamarkadan zehar abiadura handiko hainbat linea zabaldu dira batez beste 250 eta 300 kilometro orduko abiadurekin. 2009ko abenduaren 26an Guangzhou eta Wuhan hirien arteko linea zabaltzean momentu hartara arte munduan eraikitako linearik azkarrena jarri zen martxan, batez beste 350 kilometro orduko abiaduran bi hiriak elkartuz.

Nahiz eta tren moten artean aldaketak dauden, normalean tren batek zortzi bagoi eramaten ditu, bakoitzean 550 eta 650 pertsonentzako tokia dagoelarik.

Tren motak

Tianjin CRH Station
  • CRH1
    CRH1
  • CRH2
    CRH2
  • CRH3
    CRH3
  • CRH5
    CRH5

Ikus, gainera

  • Shanghai Maglev trena

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Txinako abiadura handiko tren sarearen eraikitzeari buruzko webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q765855
  • Commonscat Multimedia: China Railway High-speed trains / Q765855

  • Wd Datuak: Q765855
  • Commonscat Multimedia: China Railway High-speed trains / Q765855
  • i
  • e
  • a
   Abiadura handiko trenak
Abiadura handiko trenaAbiadura handiko burdinbidea
Euskal Herrian
Euskal Y-a • Zaragoza - Iruñea - Euskal Y burdinbidea
Train à Grand Vitesse • Automotrice à grande vitesse
Munduan
Acela Express • Alfa Pendular • Allegro • AVE • Arlanda Express • CRH • Eurostar • Express Intercity Premium • Flytoget • Frecciarossa • InterCityExpress • InterCity 125 • Intercity Direct • JR-Maglev • KTX • Lyria • Pendolino • Sapsan • Shanghai MaglevShinkansen • THSR • Thalys • Transrapid • X 2000 • YHT