Collbató Kataluniako udalerria da, Baix Llobregat eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokaturik dagoena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 4.040 biztanle zituen.
Banaketa administratiboa
10 auzok osatzen dute udalerria eta ondorengoak dira:
Herriaren izena
Biztanleak
Can Dalmases
917
els Clots
124
Collbató
705
la Font del Còdol
154
la Fumada
51
les Illes
209
Pla de Can Migrat
93
Pla del Castell
1.016
el Polígon Industrial de Collbató
0
el Pujolet
68
Ondarea
K.a. 4000ko bizi-arrastoak daude inguruko kobazuloetan. Aurkitutako gauzak Montserrateko monasteriora eraman zituzten.
Castell de Collbató, gutxienez 1113. urtea geroztik dagoen gaztelua da. Gaur egun, oso arrasto gutxi kontserbatzen da. Hala ere, jakin ahal izan dute harresi batez inguratutako dorre erdizirkular bat zegoela.