EZ-EDO esklusibo ate logikoa

SARRERA
A   B
IRTEERA
A XNOR B
0 0 1
0 1 0
1 0 0
1 1 1

EZ-EDO esklusibo edo XNOR ate logikoa egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du.

Ikurrak

Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra"rekin eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena"rekin:

EZ-EDO esklusiboaren ikur militarra
EZ-EDO esklusiboaren ikur angeluzuzena

Hardwarearen deskribapena

XNOR ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko XNOR ate logiko estandarra 4077 zenbakiduna da. 4077k bi sarrerako lau ate logiko independente dakartza.

Aukera gehiago

EZ-ETA ate logikoak 1 edota EZ-EDO ate logikoak konbinatuz XNOR funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.

Ikusi gainera

  • EDO ateak
  • ETA ateak
  • EZ-EDO ateak
  • EZ-ETA ateak
  • ALA ateak
  • EZ ateak