Entzia-Iturrietako Partzuergoa

Zaldiak Entzia-Iturrietako Partzuergoan, Opakuako mendatetik gertu

Entzia-Iturrietako Partzuergoa Arabako ekialdeko lur komunala da, azalerari dagokionez lurralde historikoko handiena. Bere administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea inguruko 4 udalerriren esku dago (Agurain, Asparrena, Donemiliaga eta Harana). Gasteiztik 30 bat kilometro ekialdera dago, ekialdean Nafarroa Garaia mugakide duela. 5.100 hektareako azalera du.[1] Partzuergoan Entziako mendilerroa dago, Urbasarekin bat egiten duen mendilerro arabarra. Lurralde Antolamendurako Artezpideetan hirigintza-intereseko area gisa izendatua dago Entzia, ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planan, hain zuzen.[2]

Geografia

Udalerri mugakideak

  • Iparraldean: Donemiliaga eta Asparrena.
  • Ekialdean: Larragoa (Nafarroa Garaia).
  • Hegoaldean: Harana.
  • Mendebaldean: Arraia-Maeztu
  • Ipar-mendebaldean: Agurain eta Donemiliaga.

Historia

Partzuergoari buruz aurkitu den agiri idatzirik zaharrena 1458. urtekoa da. Beraz, partzuergoa Erdi Aroan sortu zen, Arabako beste lur komunalen antzera.[3]

Historiako zenbait gertakari direla kausa, eta biztanle kopuruaren murrizketa handiagatik, Iturrieta herria partzuergoaren parte izatera ailegatu zen, administratiboki Agurainen zati bada ere.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

  1. Entzia-Iturrietako Partzuergoa cuadrilladeanana.org webgunean[Betiko hautsitako esteka]
  2. LAAen ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren memoria orokorra
  3. Entzia-Iturrietako Partzuergoari buruzko aztarna idatziak, Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
  4. Mendiluzeko harrespilari buruzko artikulua, Euskonews.com webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Entzia-Iturrietako Partzuergoa cuadrilladeanana.org webgunean[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) LA DISTRIBUCION DE LOS TERRENOS COMUNALES EN ALAVA delako artikulua lurr@lde aldizkari digitalean[Betiko hautsitako esteka]
  • Entziako mendilerroa euskadi.net web gunean[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256890
  • Lekuak
  • OSM: 11179952
  • Wd Datuak: Q12256890
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa