Erosketen kudeaketa

Erosketen kudeaketa enpresa batek behar dituen input fisikoen erosketa, garraioa eta biltegiratzeaz arduratzen den kudeaketa-funtzioa da. Besteak beste, hornitzaileen hautespena eta horiekiko negoziazioa prezioari, entregari eta ordainketa-epeari buruz, erosketa-uneari buruzko erabakiak, erosketa-eskaeraren bolumen hobezinaren finkapena, erosketen formalizazioa, guzti horren kontrola eta dokumentazioa, erositako gaien biltegiratzea eta inbentarioak kudeatzen ditu. Egun, erosketen kudeaketa hornikuntza kontzeptu konplexuaren baitan kokatzen da, ekoizpen-prozesuaren beharrak bete eta bezeroak produktua une eta leku egokia behar den denboran izan dezan, horretarako fluxu fisikoak nahiz informazio-fluxuak zuzenduz, antolatuz eta kontrolatuz.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1369832
  • Identifikadoreak
  • BNF: 11941811s (data)
  • GND: 4128692-3
  • LCCN: sh85109163
  • NKC: ph123413
  • NARA: 10642532
  • AAT: 300077989
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1369832


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.