Este (Italiako leinu historikoa)

Este italiar familia historiko bat izan zen, Ferrarako (1240-1597) eta Modenako (1288-1796) dukerriak menderatu zituena.

Kide ezagunak

  • Herkules I.a Estekoa: (1433 - 1505). Ferrarako lehen dukea; Ariosto eta Boiardo babestu zituen.
  • Alfontso I.a Estekoa: Herkules I.aren semea. Ferrara eta Modenako dukea izan zen 1505-1534 bitartean (1476 - 1534). Lukrezia Borgiarekin ezkondu zen (1501) eta Ariosto babestu zuen.
  • Hipolito II.a Estekoa: (1509 - 1572). Alfontso I.aren semea zen, eta Esteko kardinala izan zen. Milan, Lyon eta Narbonako artzapezpikua eta Parmako gobernaria izan zen.
  • Herkules III.a Estekoa: Modenako azken dukea. Kargutik kendu zuten Campoformioko hitzarmenaren ondorioz (1797). Bere alaba Maria-Beatrizek Habsburgotarren esku utzi zituen Este etxearen ondasun guztiak, Fernando Austriakoarekin ezkondu ondoren.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q677173
  • Commonscat Multimedia: House of Este / Q677173

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 59878363
  • GND: 118685473
  • LCCN: sh85044945
  • NKC: jx20060403111
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q677173
  • Commonscat Multimedia: House of Este / Q677173