Europar integrazioa

Europar integrazioa Europako estatuek, osotasunean ala zatika, industrian, ekonomian, zuzenbidean, gizarte eta kultura mailan bat egiteko prozesuari deitzen zaio. Europar integrazioa nagusiki Europar Batasunean eta haren politiketan gertatzen da.

Historia

1928ko Europako txanpon bat "Europako Estatu Federatuak" lelopean (États fédérés d'Europe).

Antzinaroan, Erromatar Inperioak Europako eta Mediterraneoko lurralde askoren integrazioa ekarri zuen. Inperio Erromatarraren ondorengo aldarrikapen ugariak, are Inperio Klasikoaren eta bere antzinako herrien iterazioak ere, 1950 ondorengo europar integrazioaren argitan berrinterpretatu izan dira, inspirazio iturri eta aurrekari historiko gisa. Garrantzitsuenen artean daude Erromako Inperio Santua, Hansako Liga, Westfaliako Bakea, Napoleonen Inperioa, Errusiako Inperioa eta Alemania, Italia eta Balkanetako bateratzeak.

Lehen Mundu Gerraren hondamendiaren ondoren, tradizio politiko desberdineko zenbait pentsalari eta ameslari berriro agertu ziren politikoki bateratutako Europaren ideiaren alde. 1920ko hamarkadaren hasieran, nazioarteko edo internazional batzuk sortu (edo birfundatu) ziren alderdi politikoei beren jarduerak koordinatzen laguntzeko.Horien artean: Comintern (1919), Internazional Laborista eta Sozialista (1921), Zentroko Alderdi Aurrerakoien Entente Erradikal eta Demokratikoa (1924), Nekazarien Partiduen Nazioarteko Berdea (1923), Kristautasunak Inspiratutako Alderdi Demokratikoen Nazioarteko Idazkaritza (1925). Nazioarteko horien agintaldia globala zen arren, nagusiki Europako alderdi politikoak ziren gehienak, eta ideologia bereko alderdien arteko hartu-emanak erraztu zituzten Europaren barruan. Tradizio politiko bakoitzean, zenbait alderdi nazionalen lankidetzaren alde ez ezik, Europan erakunde politikoak bilatzearen alde zeuden ahotsak sortu ziren.

Richard von Coudenhove-Kalergi izan zen iritzi hori adierazi zuen lehenetariko bat, eta Europako batasunaren ikuspegi kontserbadorea deskribatu zuen Pan-Europa (1923) adierazpenean.[1] Lehen Kongresu Paneuroparra Vienan egin zen 1926an, eta elkarteak 8.000 kide zituen Wall Streeteko krakaren unean. Asmoa Europa kristaua, katoliko batez ere, erdiestea zen. Arthur Salter britainiar funtzionarioak, ministro kontserbadorea izatera zenak, Europako Estatu Batuen aldeko liburua argitaratu zuen 1933an.

Bestalde, Leon Trotsky komisario sobietarrak (ministroa) "Europako Estatu Batu Sobietarraren alde" eslogana planteatu zuen 1923an, printzipio komunistei lotutako Europa baten alde eginez.

Alderdi liberal-demokratikoen artean, frantses ezker-zetroak hainbat ekimen jarri zituen abian Europako estatuetako antzeko ideologiako alderdiak biltzeko. 1927an, Emil Borel politikari frantziarrak, Ezkerreko Alderdi Erradikalaren liderrak eta Nazioarteko Erradikalaren sortzaileak, Europako Lankidetzarako Batzorde Frantziarra sortu zuen, eta beste hogei herrialdek batzorde baliokideak sortu zituzten.


Hala ere, eliteko ekimena izaten jarraitu zuen: batzorde handienak, frantsesak, seiehun kide baino gutxiago zituen, eta horietatik bi heren parlamentariak ziren.[2] Frantziako zentro-ezkerreko lehen bi ministro harago joan ziren. 1929an, Aristide Briandek hitzaldi bat eman zuen Nazioen Ligako Batzarraren aurrean. Bertan, elkartasunean eta oparotasun ekonomikoan eta lankidetza politiko eta sozialean oinarritutako Europako nazioen federazioaren ideia proposatu zuen. 1930ean, Ligak eskatuta, Briandek memorandum bat aurkeztu zuen Europako Batasun Federalaren sistema baten antolaketaren inguruan.[3] Hurrengo urtean, Édouard Herriot frantziar lehen ministro izango zenak Europako Estatu Batuak liburua argitaratu zuen. Izan ere, bazegoen eredu bat sistema horretarako, 1921eko Belgikaren eta Luxenburgoren arteko aduana- eta moneta-batasuna.

Izen handiko pertsona batzuek sostengatu zituzten Frantziako zentro-ezkerraldeko proposamenak. Esaterako, goi-mailako ekonomialari askok, estatuen arteko lehia ekonomikoak gero eta ezegonkortasun handiagoa sortzen ari zela ikusita, ideiaren alde egin zuten, horien artean John Maynard Keynes. Bertrand Jouvenel frantses politologo eta ekonomialariak gogora ekarri zuen 1924tik aurrera gogo-aldarte orokor bat indartu zela, "interes nazionalen harmonizazioa Europar Batasunaren lerratzearen aldekoa, guztion oparotasuna lortzeko" eskatuz.[4] Ortega y Gasset espainiar filosofo eta politikariak ere Espainiako errepublikan ematen zen jarrera berdina adierazi zuen: "Europar batasuna ez da fantasia, errealitatea bera baizik; eta fantasia, hain zuzen, kontrakoa da: Frantzia, Alemania, Italia edo Espainia errealitate substantibo eta independenteak direlako ustea".[5] Eleuterios Venizelos Greziako lehen ministroak bere gobernuaren babesa azaldu zuen 1929ko hitzaldi batean: "Europako Estatu Batuak, Errusia gabe ere, beste kontinenteen oparotasunean eragiteko behar bezain ahalmen indartsua izango du".[6]

Bi mundu-gerren artean, Józef Piłsudski Poloniako estadistak Europako federazio baten ideia mahaigaineratu zuen: Międzymorze ("itsasartea"), Mitteleuroparen bertsio poloniarra.

Depresio Handiak, faxismoaren eta komunismoaren gorakadak eta, ondoren, Bigarren Mundu Gerrak, integrazio mugimenduek babes handiagoa izatea eragotzi zuten: 1933tik 1936ra bitartean Europako demokrazia gehienak diktadura bihurtu ziren, eta Ortegaren Espainia eta Venizelosko Grezia ere gerra zibilean hondoratu ziren. Hala ere, nahiz eta europar batasunaren aldekoak —sozialdemokratak, liberalak edo kristautasunaren aldetik— 1930. hamarkadan boteretik kanpo egon eta beren ideiak ezin praktikan jarri, haietako askok 1940 eta 1950 hamarkadetan boterea berreskuratu zuten eta hobeto kokatuta egon ziren krisialdi politiko eta ekonomikoaren aurrean beren proposamenak gauzatzeko.

Integrazio teoriak

Europako integrazioaren aztertzaileek, Thomas Diez eta Antje Wienerrek, Europako integrazioaren teoriaren garapenaren joera orokorrak identifikatzen dituzte, eta proposatzen dute integrazioaren teoriak hiru fase nagusitan banatzea; fase horien aurretik, protointegrazioaren teoriaren arau-aldi bat dago.[7]

Protointegrazio garaia

Estatu-nazioaren arteko gerrak saihesteko modua topatzea funtsezkoa izan zen lehen teorietan. Federalismoak eta funtzionalismoak nazio-estatuaren kontentzioa proposatu zuten; transakzionalismoak, berriz, estatu-nazio sistema egonkortzeko baldintzak teorizatu nahi zituen. Hasierako federalismoak mugimendu politiko baten antz handiagoa zuen eta Europako federazioa aldarrikatzen zuen zenbait eragile politikoren aldetik, hala nola Altiero Spinelli eta haren Ventoteneko Manifestua Europa federal bat eskatuz, eta Paul Valéry, europar zibilizazioaren batasuna aldarrikatzen zuena.[8] Estatu-subiranotasuna arazo bat zen federalistentzat eta goi-mailako eskualde-mailako erakunde politikoek arazoa hori konpontzea espero zuten. Funtzionalismoaren ikurretako bat David Mitrany izan zen, eta hark ere estatuak eta haien subiranotasuna ere arazo nagusitzat hartzen zituen. Haren ustetan, estatuak mugatu behar du haren subiranotasuna etorkizuneko gerrei aurrea hartzeko. Hala ere, Mitrany ez zegoen ados eskualde-integrazioarekin, estatu-ereduaren erreplikazio hutsa zela uste baitzuen.[7] Transakzionalismoak, bestalde, uste du mugaz gaindiko trukeak handitzeak eskualde-integrazioa sustatzen duela eta gerra-arriskua murrizten duela.[9]

Lehen fasea: integrazioaren zentzua, 1960ko hamarkadatik aurrera

Europako integrazioaren teoriak, hasiera batean, nazioz gaindiko eraikuntzaren integrazio-prozesua jarri zuen fokua.[7] Europako integrazioaren teoria eraginkorrenetako bat neofuntzionalismoa da, ideia funtzionalisten eragina duena, Ernst B. Haasek garatua (1958) eta Leon Lindbergek sakonago aztertua (1963).[10][11] Teoria hori integrazioaren ondorioetan oinarritzen da, non ondo integratutako eta elkarren mendeko arloek integrazio handiagoa ekartzen baituten. Neofuntzionalismoak bereziki aintzat hartzen du 1957ko Erromako Itunetan ezarritako Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa. Integrazioak aurrera egin ahala, nazio mailako barne leialtasunak nazioz gaindiko mailara transferitzea espero da.[12]

Integrazio-azterketetan eragina duen beste teoria handia gobernuen artekoa da. Stanley Hoffmannek aurreratu zuen, 1960ko hamarkadan Charles de Gaulle frantziar presidenteak aulki hutsaren krisia izan ondoren. Gobernuarteko harremanak eta, geroago, gobernu arteko liberalismoa, laurogeiko hamarkadan Andrew Moravcsikek garatua, nazioz gaindiko erakundeek sustatzen dituzten baina haietatik mugatzen ez diren gobernu-eragileen inpaktuetan jartzen du arreta.[7] Neofuntzionalismoaren eta gobernuarteko (liberalaren) arteko eztabaida garrantzitsua funtsezkoa da oraindik Europako integrazioaren garapena eta atzerapenak ulertzeko.

Bigarren fasea: gobernantzaren azterketa, 1980ko hamarkadatik aurrera

Mundu enpirikoak aldatu ahala, teoriak ere aldatu dira, eta beraz, Europako integrazioaren ulermenak ere bai. Integrazioari buruzko teorikoen bigarren belaunaldiak erakundeen garrantzia eta horrek integrazio-prozesuan zein Europako gobernantzaren garapenean dituen ondorioak izan zituen ardatz. Bigarren faseko ikuspegiak konparaziozko politikatik abiatuta, Nazioarteko Harremanen erreferentzia teoriko tradizionalaz harago doa.[7] Ikerketak oinarri gisa EBren politika motaren ulermenean eta haren funtzionamenduan izan ziren. Adibidez, maila anitzeko gobernantzaren teoria berri bat garatu zen (MLG), EBren funtzionamendua eta garapena ulertzeko.

Hirugarren fasea: Europar Batasunaren eraikuntza, 1990eko hamarkadatik aurrera

Integrazioaren teoriaren hirugarren faseak itzulera bat ekarri zuen nazioarteko harremanen teoriara 90eko hamarkadan ikuspegi kritiko eta konstruktibisten sorrerarekin. Gizarte-konstruktibisten, postestrukturalisten, teoria kritikoen eta teoria feministen ikuspegiak integrazioaren teorietan sartzen dira, Europan zabaltzeko eta sakontzeko integrazio-prozesua kontzeptualizatzeko.[7]

Kidetza gainjarria hainbat akordioen bidez

Europako Politika ErkidegoaEuropako KontseiluaSchengen eremuaEuropako Merkataritza Libreko ErkidegoaEuropako Esparru EkonomikoaEuroguneaEuropar BatasunaEuropar Batasunaren Aduana BatasunaInternational status and usage of the euroDemokraziarako eta Garapen Ekonomikorako GUAM erakundeaErdialdeko Europako Merkataritza Libreko AkordioaIparraldeko KontseiluaBaltikoko BatzarraBeneluxVisegrad TaldeaCommon Travel AreaItsaso Beltzeko Lankidetza Ekonomikorako ErakundeaEstatu BatasunaSuitzaIslandiaNorvegiaLiechtensteinSuediaDanimarkaFinlandiaPoloniaTxekiaHungariaEslovakiaGreziaEstoniaLetoniaLituaniaBelgikaHerbehereakLuxenburgoItaliaFrantziaEspainiaAustriaAlemaniaPortugalEsloveniaMaltaZipreIrlandaErresuma BatuaKroaziaErrumaniaBulgariaTurkiaMonakoAndorraSan MarinoVatikanoaGeorgiaUkrainaAzerbaijanMoldaviaArmeniaErrusiaBielorrusiaSerbiaAlbaniaIpar MazedoniaBosnia-HerzegovinaMontenegroUnited Nations Interim Administration Mission in Kosovo
Euler diagrama klikagarria[file], Europako erakunde eta hainbat herrialdeen arteko harremanak erakusteko.
  • i
  • e
  • a

Hainbat akordio daude kide gainjarriekin. Zenbait herrialdek beste batzuek baino akordio gehiagotan parte hartzen dute.

Europar Batasuneko kide arruntak

Europar Batasuneko (EB) estatu kide guztiak kide dira:

  • Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea (OSCE), Idazkaritza: Viena, Austria
  • Europako Kontseilua (CDR), egoitza: Estrasburgo, Frantzia
  • Abiazio Zibileko Europako Konferentzia (CEAC), egoitza: Neuilly-sur-Seine/Paris, Frantzia
  • Aireko Nabigazioaren Segurtasunerako Europako Erakundea (Eurocontrol), egoitza: Brusela, Belgika
  • Europako Normalizazio Batzordea (CEN), egoitza: Brusela, Belgika
  • Telekomunikazio Arauen Europako Institutua (ETSI), egoitza: Sophia Antipolis, Frantzia
  • Normalizazio Elektroteknikoko Europako Batzordea (CENELEC), egoitza: Brusela, Belgika
  • Europar Batasuneko Aduana Batasuna (UCE)
  • Europako Batzorde Olinpikoak (EOC), egoitza: Erroma, Italia
  • Patenteen Europako Hitzarmena (CPE)/Patenteen Europako Erakundea (EPOrg)
  • Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (CEEA, Euratom)
  • Eurotan ordaintzeko eremu bakarra (SEPA)
  • Europako Aireko Espazio Komuna (AECC)
  • Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE)

Integrazio indartua duten herrialdeak

Hamalau estatu eurogunearen eta NATOren parte dira: Belgika, Estonia, Frantzia, Alemania, Grezia, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal, Eslovakia, Eslovenia eta Espainia.

Guztiak hauek kide dira:

Estatu horietako batzuek beste erakunde batzuetan parte hartzen dute, edo oinarrizko egiturazko beste gauza batzuk dituzte, baina batzuk kanpoan daude.

Eremu geografikoa

Europa geografikotik harago

Europar kontinenteko herrialdeekin zerikusia duten akordio batzuek kontinentetik kanpoko lurraldeetan ere balio dute.

Jarraian zerrendatzen ez dira akordioak baldin eta haien aplikazio-eremua Europa geografikotik kanpo badago, hitzarmenak honako hauek biltzen dituelako soilik:

  • Herrialde transkontinentaletako lurraldeak: Errusiak, Kazakhstanek, Turkiak, Azerbaijangoak, Armeniak eta Georgiak lurralde batzuk Europan eta beste batzuk Asian baitituzte.
  • EBk Aldebiko Lankidetza eta Lankidetza Hitzarmen Indartuak erabiltzen ditu integrazio-tresna gisa.
  • Europako herrialdeetako lurralde bereziak, adibidez, Europar Batasuneko estatu kideen lurralde bereziak[13].
  • Zipre, Europako Kontseiluko kide dena eta beste akordio batzuk.

Zerrenda:

Erreferentziak

  1. Ben Rosamond, Theories of European Integration, Palgrave Macmillan, 2000, 21–22 orrialdeak.
  2. Guieu, Jean-Michel (2003). Le Comité fédéral de coopération européenne. Organisations Internationales et Architectures Européennes (1929–1939): 73–91.
  3. D. Weigall and P. Stirk, editors, The Origins and Development of the European Community, Leicester: Leicester University Press, 1992, 11–15 or.
  4. Jouvenel, Bertrand (1980). Un Voyageur dans le Siècle. Paris. 79. or.
  5. Ortega y Gasset, José (1994) [1929]. Masen errebolta. Bilbo: Klasikoak.
  6. Emm. Papadakis, Nikolaos (2006). Eleftherios K. Venizelos – A Biography. National Research Foundation "Eleftherios K. Venizelos". 48–50. orr.
  7. a b c d e f (Ingelesez) Diez, Thomas, and Antje Wiener. 2019. Introducing the Mosaic of Integration Theory. 1–24 orr. in European integration theory, edited by A. Wiener, T. A. Börzel, and T. Risse. Oxford: Oxford University Press.
  8. Ginsberg, Roy H. 2010. Demystifying the European Union the Enduring Logic of Regional Integration / Roy H. Ginsberg. 2nd ed. Lanham, Md: Rowman & Littlefield Publishers.
  9. Kuhn, Theresa (15 January 2015). Experiencing European Integration. Oxford University Press. doi:10.1093/acprof:oso/9780199688913.001.0001. ISBN 978-0-19-968891-3.
  10. Niemann, Arne, and Philippe C. Schmitter. 2009. ‘Neofunctionalism’. 45–66 in European integration theory, edited by A. Wiener and T. Diez. Oxford: Oxford University Press.
  11. Policy-making in the European Union. Wallace, Helen (Helen S.), Wallace, William, 1941–, Pollack, Mark A., 1966– (5th ed.). Oxford: Oxford University Press. 2005. pp. 16–19. {{ISBN|0199276129}}. OCLC 58828845
  12. Risse, Thomas (April 2005). Neofunctionalism, European identity, and the puzzles of European integration. Journal of European Public Policy. 12 (2): 291–309.
  13. (Ingelesez) «EUR-Lex - 32016D0123 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
  14. «NATO Official Text: The North Atlantic Treaty» www.nato.int (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1048268
  • Identifikadoreak
  • GND: 4071013-0
  • NDL: 00568986
  • NKC: ph137464
  • Wd Datuak: Q1048268