Europeana

Europeana

Herbehereetako Liburutegi Nazionala, Europeana Fundazioaren egoitza.
URL helbidea europeana.eu
Webgune mota
Jabea Europeana Fundazioa
Argitalpen data2008ko azaroaren 20a (prototipoa), 2009ko otsaila (1.0 bertsio ofiziala)

Europeana.eu interneteko atari bat da, Europan zehar digitalizatu diren milioika liburu, margolan, film, museo objektu eta artxibategietako grabaketa biltzen dituena. Leonardo da Vinci-ren Mona Lisa , Johannes Vermeer-ren Neska perlarekin, Charles Darwin-en eta Isaac Newton-en lanak eta Wolfgang Amadeus Mozart-en musika dira Europeanaren elementu ospetsuenetako batzuk.

Europa zabaleko 2.000 erakundetik goiti egin dizkioten beren ekarpenak Europeanari. Badira nazioarte maila izen ezagunak, hala nola, Amsterdameko Rijksmuseum, Britainiar Liburutegia eta Louvrea, eta baita ere, Europako Batasuneko eskualde edo tokiko mailako museo sare zabal bat.[1] Bilduma guzti hauen bateratzeari esker, erabiltzaileek Europako ondasuna kulturala eta zientifikoa arakatu dezakete, hasi historia aurreko garaietatik gaur egun bitarte. Hainbat hizkuntzatan dago plataforma, horien artean, euskara.

Estrategia

2011–2015 Plangintza Estrategikoan,[2] Europeanak lau lerro estrategiko azpimarratzen ditu etorkizuneko garapena moldatuko dutenak:

  1. Batu – Europako ondare kulturalaren eta zientifikoaren edukia modu ireki eta fidagarrian eraikitzeko.
  2. Erraztu – ondare kulturalaren eta zientifikoaren sektorea bultzatzeko ezagutzaren transferentzia, berrikuntza eta sustapena laguntzeko.
  3. Banatu – erabiltzaileentzat ondarea eskuragarri jartzeko, edonon daudela eta noiznahi behar dutela.
  4. Engaiatu – erabiltzaileak beren kultura eta zientzia ondarean parte hartze bide berriak irekitzeko.

Europeana proiektuak

Badira hainbat proiektu – Europeana Taldea– Europeanari konponbide teknologikoak eta edukiak eskaintzen dizkiotenak.[3] Proeiektu haun beste horrenbeste erakunde kulturalen esku daude, eta zati batean behintzat, Europako Batzordeko eContentplus progamaren eta Informazio eta Komunikazioa Teknologien Politikentzako Laguntza Programaren (ICT PSP) laguntza jasotzen dute.

Europeana Taldearen programak hauek dira:

  • 3D ICONS monumentu eta eraikin arkeologikoen 3D digitalizazioa [4]
  • APExArchives Portal Europe Network of Excellence Project[5]
  • ASSETS Europeanaren erabilgarritasuna errazten du..
  • ATHENA museotako edukia gehitu eta museoen digitalizazioa eta metadatuak estandarizatzen ditu.
  • AthenaPlus Europeanako ondare kulturalen sareetara sarbidea.
  • Europarako Biodibertsitatearen Ondasunaren Liburutegia
  • CARARE edukia gehitzen du arkeologia eta arkitektura ondarerako[6]
  • Digitising Contemporary Art (DCA)[7]
  • DM2E Digital Humanities-en[8] berrerabili daitezkeen tresna eta zerbitzu berrien sorkuntza bultzatzen du.
  • ECLAP arteen eta erabiltzaileek sortutako edukien (UGC) inguruko liburutegia handi bat eraikiko dute.[9]
  • EURO-Photo agentzien argazkiak digitalizatzen ditu.
Europeana 1914-1918 proiektuko logoa
  • Europeana 1914–1918 Lehen Mundu Gerrako familia istorioak ere jasotzen ditu eta Britainiar Liburutegia, Luxenburgoko Liburutegi Nazionala eta beste erakunde batzuen arteko lankidetzarekin egiten da.[10][11][12]
  • Europeana Collections 1914-1918 Lehen Mundu Gerrako 425.000 elementu eskuragarri jartzen ditu.[13] Europeana 1914-1918 eta European Film Gateway First World Wareko materialen konpilazioa egoten du.
  • Europeana Connect soinu materiala gehitzen dio Europeanari.
  • EuropeanaCreative[14] Europeanara gehitutako materialaren berrerabilera sustatzen du.
  • Europeana Fashion[15] modarekin zerikusia duten 700.000 elementutik gora eskainiko dizkio Europeanari.
  • European Film Gateway (EFG)[16] 600.000 film eta filmekin zerikusia dute edukiak ematen dio Europeanari.
  • Europeana Libraries[17] 5 milioi elementu digital gehituko dizkio Europeanari Europako 19 ikerketa guneetako eta unibertsitateetako liburutegietatik.
  • Europeana Local eskualde mailako eta tokiko eduki gordailuen edukia jasotzen du.
  • Europeana Newspapers[18] 18 milioi egunkari orrialdeen informazioa gehitzen dizkio Europeanari.[19]
  • Europeana Regia Euroako erdia aroa eta berpizkunde garaiko errege eskuizkribuak digitalizatzen ditu; eskuizkribuen erakusketa bat ere gaitua dago[20]
  • Europeana Travel Bidaiak, turismoa, merkataritza eta migrazioaren inguruko informazioa eskaintzen dio Europeanari.
  • Europeana v1.0 erabat funtzionala izango den Europeana webgunea eratzen ari da.
  • EUscreen telebistako materiala eskaintzen dio Europeanari.[21]
  • Heritage of People's Europe (HOPE) Historia sozialari buruzko bildumetara sarbide digitala errazen laguntzen du.
  • JUDAICA Europeana Europako kultura ondarean judutarren egindako ekarpenari begiratzen dio.
  • Linked Heritage arlo komertzialetik eta publikotik esanguratsua den material berriak gehitzen laguntzen du eta Europeanako metadata aberasten du "linked data" delako desmartxen bitartez.
  • Musical Instrument Museums Online (MIMO)
  • Natural Europe harremanetan jartzen du historia naturaleko museoen bildumak.
  • OpenUp! Europako ondare naturalaren historia Europeanara ekartzen du.
  • Partage Plus Art Nouveau edukiak Europeanarako digitalizatu eta gaitzen ditu.
  • PATHS[22]
  • The European Library liburutegi nazionalen edukia gehitzen dituzte.
  • thinkMOTION mugimendu sistemen eremuko edukien inguruan jartzen du arreta.

Erreferentziak

  1. Bazkide eta ekarleen zerrenda Bazkide eta ekarleen zerrenda, Europeana.eu. 2011ko otsailaren 2an ikusia.
  2. (Ingelesez) [ Strategic Plan 2011–2015 Europeana.eu. 2011ko martxoaren 10ean ikusia.
  3. Europeana Group] 2011ko martxoaren 10ean ikusia.}}
  4. 3D ICONS project 2013-04-13
  5. archivesportaleurope.net 2014-10.1
  6. Connecting ARchaeology and ARchitecture in Europeana project 2013-04-13
  7. Digitising Contemporary Art (DCA) project 2012-06-25
  8. .
  9. .
  10. Europeana 1914–1918 2012-12-05
  11. Europeana project aims to save more forgotten First World War family histories 2014-08-10
  12. World War I history at your fingertips 2014-08-10
  13. Europeana 1914-1918 - untold stories & official histories of WW1|
  14. Europeana Creative
  15. Europeana Fashion
  16. "European Film Gateway". 2013-07-19an ikusia
  17. Europeana Libraries
  18. Europeana Newspapers
  19. The European Library
  20. Manuscripts and Princes in Medieval and Renaissance Europe
  21. .
  22. Personalised Access to Cultural Heritage Spaces (PATHS) project.

Ikus, gainera

  • Liburuklik
  • E-liburutegia
  • Bilketa
  • Buruxkak UEUren liburutegi digitala
  • Inguma datu-basea

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
  • Webgune ofiziala (erakundea)
  • Bilketa euskal funtsen web ataria
  • eLiburutegiaren webgunea
  • Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala.
  • Abian da Liburuklik, euskal liburutegia
  • Buruxkak.eus Buruxkak liburutegi digitala
  • Inguma datu-basea
  • 1940 aurreko euskal liburu eta dokumentuak online irakur daitezke Liburuklik atari berrian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q234110
  • Commonscat Multimedia: Europeana / Q234110
  • Meta-Wiki Koordinazioa: Europeana

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3061147967353484200005
  • GND: 7666785-6
  • LCCN: no2012090695
  • NKC: kn20120124011
  • Wd Datuak: Q234110
  • Commonscat Multimedia: Europeana / Q234110
  • Meta-Wiki Koordinazioa: Europeana