Euskal Herriko metropoli eremuak

Euskal Herriko metropoli eremuak bertako hiri nagusi batek eta inguruko hiri sateliteek osaturiko metropoli eremuak dira.

Euskal Herritik Euskal Hirira

Euskal Herrian egun sustatzen ari diren hiri-sistemaren gaineko jarduketak oro har Europan eta mundu mailan gailentzen ari diren joera eta lurralde-ereduarekin bat datoz, hirien erakargarritasuna eta tamaina handieneko hiriak sustatuz etorkizunean arrakasta izateko helburua dutenak[1]. Horretarako erakunde publikoek zenbait proiektu jarri dituzte martxan, nagusiak honako hiru izanik:

  • Euskal Autonomi Erkidegoko eta Espainiako erakunde publikoek 1992an Bilbao Ria 2000 izeneko elkartea sortu zuten Bilboren berritzea bultzatzeko asmotan[2].
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baiona-Angelu-Biarritz barrutiak 1993an Baiona-Donostia Euskal Eurohiria sortzeko akordioa sinatu zuten, mugaz gaindiko proiektua dena.
  • Eusko Jaurlaritzak 1997an lurralde-eredu orokorra jasotzen duen txostena argitaratu zuen, "Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak" (LAA) izenekoa, "Hiri-Sistema Guneanitza" eratzen duena.

Lurralde-eredu honek kritika ugari jasan ditu, batzuetan sistema berari egindakoak eta bestetan proiektuak finkatzeko erabilitako neurriei (Euskal Y, Guggenheim Museoa Urdaibain, Donostia-Hondarribia aireportuaren luzatzea...)

Metropoli eremuen zerrenda

Iruñeko metropoli eremua osatzen duten udalerriak
# Metropoli eremua Balioztatutako biztanleria
1 Bilboko metropoli eremua 953.152[3]

904.439[4]
1.182.675[5]

2 Donostiako metropoli eremua 413.617[3]
408.613[5]
3 Iruñeko metropoli eremua 328.511[3]
312.192[5]
4 Gasteizko metropoli eremua 232.497[5]
5 Eibar-Durangoko metropoli eremua 126.190[3]
6 Baionako metropoli eremua 112.026[6]
46.233[7]

Erreferentziak

  1. Franco Ibarzabal, Helena. (2002/5/24-31). Euskal hiri-sistemaren eraldakuntza: hausnarketa orokorra. Euskonews & Media.
  2. Bilbao Ria 2000
  3. a b c d Proyecto Audes
  4. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bilboko metropoli eremuaren gune funtzionala
  5. a b c d (Ingelesez) World Gazetteer. Spain: metropolitan areas. .
  6. (Frantsesez) Communauté d'Agglomération de Bayonne Anglet Biarritz. Nous connaître: L'agglomération en quelques chiffres. .[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Ingelesez) World Gazetteer. France: metropolitan areas. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257528
  • Wd Datuak: Q12257528


Euskal Herria Euskal Herriko metropoli eremuak Euskal Herria

Bilboko metropoli eremuaDonostiako metropoli eremua • Eibar-Durangoko metropoli eremua • Baionako metropoli eremua • Gasteizko metropoli eremua • IruñerriaTxingudiko metropoli eremua