Ezker Sindikalaren Konbergentzia

Ezker Sindikalaren Konbergentzia
Datuak
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1985
webgune ofiziala

Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK) Hego Euskal Herriko langile sindikatua da. "Kandidatura unitario" delakoetan ditu sustraiak sindikatuak. Horietan, CCOOetik eta ezkerreko sindikatu erradikaletatik (SU edo CSUT, adibidez) zetozen langileak batu ziren, 1985ean Ezker Sindikalaren Koordinakundea-Coordinadora Unitaria de lzquierda Sindical (ESK-CUIS) sortzeko. 1998an, ESK-CUISi CCOOeko Ezker Sindikala sektoretik etorritako militanteak batu zitzaizkion, orduan egungo izena hartuz.

2010eko ekainaren 3an Nafarroako ESKren baitan zatiketa izan zela jakinarazi zuten ESK-ko zuzendaritzak eta Nafarroako zuzendaritzak. Azken honek ESK utzi eta Solidari sindikatua sortzea erabaki zuen, eta militanteen esku utzi zuten sindikatu berrira pasa edo Nafarroako ESKn segitzea[1].

Erreferentziak

  1. ESK zatitu eta Solidari sortzea erabaki dute Nafarroan,[Betiko hautsitako esteka] Berria.info, 2010eko ekainaren 3a

Bibliografia

  • Jon Las Heras, Ignacio Messina & Xabier Renteria-Uriarte (2022) The formation of Ezker Sindikalaren Konbergentzia: radical unitary unionism in the Basque Country and Navarre, Labor History, https://doi.org/10.1080/0023656X.2022.2152783
  • Satrustegi Andres, Imanol (2022). Unitary unionism in the transition: a general approach from Navarre, Labor History, https://doi.org/10.1080/0023656X.2022.2156990

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8847222
  • Wd Datuak: Q8847222