Fernando Botero

Fernando Botero

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Fernando Botero Angulo
JaiotzaMedellín, 1932ko apirilaren 19a
Herrialdea Kolonbia
 Frantzia
Talde etnikoaKolonbiarra
HeriotzaMonako, 2023ko irailaren 15a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Gloria Zea  (1955 -  1960)
Sophia Vari  (1978 -  2023ko maiatzaren 5a)
Seme-alabak
ikusi
  • Fernando Botero Zea
Hezkuntza
HeziketaKolonbiako Unibertsitate Nazionala
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, marrazkilaria, ilustratzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Parte-hartzailea
  • Documenta 6 (en) Itzuli
Lantokia(k)Bogota
Paris
Alemania
Pietrasanta
Mexiko
New York eta Medellín
Lan nabarmenak
ikusi
  • Zezenketa
    Luis Chalmetaren heriotza
    El Ravaleko Katua
Jasotako sariak
ikusi
InfluentziakFrancisco Goya, Diego Velázquez, Piero della Francesca eta Diego Rivera
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
MugimenduaArte garaikidea
Genero artistikoaArte figuratiboa
allegory (en) Itzuli
erretratua

IMDB: nm1693251 Allocine: 238350 Rottentomatoes: celebrity/fernando_botero_2 Allmovie: vn15732078
Instagram: fernando.botero.zea iTunes: 545558831 Discogs: 2958126 Edit the value on Wikidata
Txakurra, Medellin
Katua, Medellin
Zaldia, Medellin
Zalduna, Jerusalem, Israel

Fernando Botero Angulo (Medellin, 1932ko apirilaren 19a - Monako, 2023ko irailaren 15a) kolonbiar muralista, eskultore eta margolari figuratiboa izan zen. Artearen adierazgarri unibertsala da. 1976tik eskultore gisa lan egin zuen. Bere irudiek potolo izatearen berezitasuna dute.

Bizitza

Fernando Botero Kolonbiako Medellin hirian jaio zen. Hiru seme-alaben arteko bigarrena izan zen. Bere gurasoak David Botero eta Flora Angulo ziren. Lau urte zituela hil zitzaion aita Fernandori. Aita galdurik, osabak paper garrantzitsua izan zuen Fernandoren heziketan. Museoetatik aldenduta bizi zen arren, eliza kolonialetako eta hiriko estilo barrokoaren eragina jaso zuen.

Garapena

1948an izan zuen erakusketa bat lehendabiziko aldiz, bere lurreko beste zenbait artistarekin batera. 1949tik 1950ra, Boterok dekoratuak diseinatu zituen. 1951an Bogotara joan zen. 1952an beste artista batzuekin batera Bartzelonara joan zen eta handik Madrilera. San Fernando akademian ikasi zuen. Bogotan Leo Matiz galerian berak bakarrik erakusketa bat egin zuen. Salón de Artistas Colombianos erakundearen bederatzigarren edizioa irabazi zuen. 1953an Parisera joan zen, han denbora gehiena Louvre museoko lanak aztertzen eman zuelarik. 1953tik 1954ra Florentzian (Italia) errenazimenduko lanak aztertu zituen. Azkeneko hamarkadetan batik bat Parisen bizi izan zen eta urtero hilabete batez Medellin jatorrizko hirian egon zen. Munduko hiri nagusietan 50 erakusketa baino gehiago zituen eta bere arte lanen prezioa oso garestia da.

Estiloa

Hasieratik eguneroko gaiak lan izan zituen, kolore ilunak pintzelada askeetan banatuz lehendabizi, 60ko hamarkadako espresionismoaren antzera eta geroago pintzelada itxiagoak emanez eta ingerada gehiago definituz. Azkenaldian Kolonbiako eta munduko egoera politikoa landu izan zuen. Adibidez, "Abu Ghraib" saileko 78 koadroek torturaren eta gudaren horrorea adierazten dute, Estatu Batuek Irakeko Abu Ghraib espetxean presoei 2004 eta 2005 bitartean egindako torturak salatuz.

Lanak

Kolonbiako artearen historian, Boteroren lanik ezagunenak hauek dira:

Dama, Medellin.
Txakurra, Medellin.
  • "Sanchez Kotanen tailerra"
  • "Cámera degli sposi I" edo "Homenaje a Mantegna I"
  • "Kontrapuntua"
  • "Gorrian eta urdinean" edo "Mandolina"
  • "Ramon Hoyos-en apoteosia"
  • "Hildako apezpikuak"
  • "Emakumea ispiluarekin"
  • "Pablo Escobar-en heriotza"

Bere eskultura berrienak:

  • Venus saila.
  • Dama.
  • Juan Jose eta Edgar potoloak
  • Asquadra dantzaria.
  • Erromatarra.
  • Katuak saila.
  • Ucello (Vecchio).
  • Leda e Il Cigno.
  • Txoria.
  • Eskua.
  • Enborra.
  • Pedrito saila.
  • Ibiltaria.
  • Donna Seduta (Mano Capecci).
  • Ballerini Vestiti Medio.
  • Bikotea.
  • Amatasuna
  • Zaldia.
  • Diego Velazquez-en erretratua.

Margoak:

  • Mona Lisa 12 urterekin.
  • Musikoak saila.
  • Abu Ghraib saila.
  • Eskutitza.
  • Gurdi bonba.
  • Herria.
  • Zelestina.
  • Herriko kontzertua.
  • Emakumea erretzen.
  • Autoerretratua.
  • Kolonbiako hilketa.
  • Karta jokalariak.
  • Hilketa.
  • Paramilitareak.
  • Familia.
  • Zorionak.
  • Pipi hegalaria
  • Alargunak
  • Independentziaren eguna.

Lanen irudiak

  • Katua, Medellin.
    Katua, Medellin.
  • Europaren bahiketa, Medellin.
  • Erromatarra, Medellin.
    Erromatarra, Medellin.
  • Ravaleko katua, Barcelona.
  • Txoria, bonba batek hondatutako eskultura, Medellin.
    Txoria, bonba batek hondatutako eskultura, Medellin.
  • Txoria (kopia), Medellin.
    Txoria (kopia), Medellin.
  • Emakumea ispiluarekin, Paseo de Recoletos, Madrid.
    Emakumea ispiluarekin, Paseo de Recoletos, Madrid.
  • Antiokia museoa eta Botero plaza, Medellin, Kolonbia.
    Antiokia museoa eta Botero plaza, Medellin, Kolonbia.
  • Txoria, Singapur.
    Txoria, Singapur.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q272877
  • Commonscat Multimedia: Fernando Botero / Q272877

  • Wd Datuak: Q272877
  • Commonscat Multimedia: Fernando Botero / Q272877