Forfar

Forfar
Baile Fharfair
Farfar
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAngus
Posta kodeaDD8
Geografia
Koordenatuak56°38′35″N 2°53′24″W / 56.6431°N 2.89°W / 56.6431; -2.89
Map
MugakideakDundee
Demografia
Biztanleria14.230 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01307
Ordu eremuaUTC±00:00

Forfar (Eskoziako gaeleraz: Baile Fharfair, eskozieraz: Farfar), Angus eskualdeko hiruburua da, 2011an 14.048 biztanle zituena. Eskualdeko herri handiena ordea Arbroath da.

Geografia

Angus eskualdearen edialdean kokaturik dago, Strathmore haranean (Eskoziako gaeleraz: An Srath Mòr), Grampianak eta Sidlaw mendien artean. Glasgow eta Aberdeen elkartzen dituen trenbidea pasatzen da bertatik.

Historia

Buruzagi piktoak Forfarreko aintziraren ertzean zegoen gaztelu batean elkartu ziren erromatarrak beren lurretatik botatzeko hauek 50.000-60.000 soldadu biltzen zituen kanpalekua gaur egungo Forfarretik bost kilometro iparraldera ezarri zutenean. K.o. I eta IV mendeetan ugariak izan ziren erromatarren eta piktoen arteko borrokak inguru hauetan.

XIII mendean lehendabiziko Eskoziako independentzia gerran ingelesek Forfarreko gaztelua hartu zuten baina Philipek, Plataneko Foresterrak, Roberto I.a Eskoziakoarentzako berreskuratu zuen, hainbat lagunekin hormetatik igo eta soldadu ingelesak sorpresaz hartu eta denak hil ondoren.

XVIII mendean ehungintzari loturiko industria ezarri zen Forfarren. William and John Don & Co konpainia ezarri zen bertan. Hasieran Forfarren egindako lihoa ekoizten zuen baina Dundeera zabaldu zen 1865ean. XX mendean jarduera honek behea jo zuen eta langabezia tasa handiak agertu ziren.

Gaur egun jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta turismoa dira.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

  • Lowson Memorial eliza.
    Lowson Memorial eliza.
  • Glamiseko gaztelua.
  • Anguseko Folk Museoa.
    Anguseko Folk Museoa.
  • Restenneth abadiaren hondarrak.
    Restenneth abadiaren hondarrak.
  • Forfar Reid Hall.
    Forfar Reid Hall.
  • Dunnichen harria (Meffan museoan).
    Dunnichen harria (Meffan museoan).
  • Forfarreko aintzira.
  • Murton Natura Erreserba.
    Murton Natura Erreserba.

Hiritar ezagunak

Erreferentziak


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q996509
  • Commonscat Multimedia: Forfar / Q996509

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 124529532
  • LCCN: n2002032875
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q996509
  • Commonscat Multimedia: Forfar / Q996509
  • i
  • e
  • a
Angus konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerriak eta herriak