Gadong A

Gadong A Bruneiko Brunei eta Muara barrutian dagoen mukim edo azpibarruti bat da. Barrutiaren mendebaldean dago.

Mugak

Iparraldean, Hegoaldeko Txinako Itsasoarekin muga egiten du, Berakas A mukim edo azpibarrutiarekin ekialdean, Gadong B mukim edo azpibarrutiarekin hegoaldean, eta, azkenik, Sengkurong mukim edo azpibarrutiarekin mendebaldean

Herrixkak

  • Kampong Rimba
  • Kampong Tungku
  • Perumahan Negara Rimba
  • Perumahan Negara Tungku
  • Kampong Katok
  • Kampong Gadong
  • Kampong Gadong Estate
  • Kampong Pengkalan Gadong (Kawasan Tungku Link)

Oharra

2007. urteko uztailean, Gadong, ofizialki, bitan banatua izan zen. Gadong A mukim edo azpibarrutiak, iparraldeko zatia bete zuen, eta Gadong B azpibarrutiak, hegoaldeko zatia.

Beste toki batzuk

  • Pantai Tungku

Oharra

Gadong A mukim edo azpibarrutiaren kostalde zati bat aldatua izan da eta "lursail" batzuk batu zaizkio, itsasotik hurbil, forma eta tamaina ezberdinetakoak, Pantai Tungkuren inguruetatik gertu, bereziki. Gainera, gizakiak berak eraikiriko uharte batzuk ere badaude, harriz eta hareaz eginak. Zuhaitzak landatuta ere badaude uharte hauetan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2364102
  • Commonscat Multimedia: Gadong 'A' / Q2364102

  • Lekuak
  • OSM: 8737907
  • Wd Datuak: Q2364102
  • Commonscat Multimedia: Gadong 'A' / Q2364102