Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine

Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaGaspé
Zatiketa
ikusi
Geografia
Koordenatuak48°41′N 65°24′W / 48.68°N 65.4°W / 48.68; -65.4
Azalera20.572,94 km²
MugakideakBas-Saint-Laurent
Demografia
Biztanleria89.342 (2021)
701 (2020)
Dentsitatea4,34 bizt/km²

La Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine Quebeceko eskualde administratiboa da. 11 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Gaspé da.

Geografia

Percé herria eta Rocher Percé arroka ospetsua, Gaspésie.

Bi eremu

Alde batetik Gaspésie penintsula dago; iparraldean San Laurendi ibaia, ekialdean bere golkoa eta hegoaldean Chaleurs badia ditu. Apalatxe mendilerro luzearen ekialdeko muturra da eta bere adarra den Notre-Dame mendian Mont Jacques-Cartier (1.268 m) dago; iparraldeko lurralde inuitak kontatu gabe Quebeceko altuena da.

Bestetik Madalena uharteak (îles de la Madeleine); San Laurendi golkoaren erdian dago. Nortasun handikoa izan eta urrun egon arren, beren biztanleria (13.000) zein azalera (205,40 km²) urriak ez zien erraztu berezko eskualde administratiboa osatzea; uhartedirako zerbitzu gehienak Cap-aux-Meules herrian daude. Muinorik altuena Big Hill (174 m) da, Entry Island edo Entrée uhartean.

Mugakideak

Gaspésieri dagokionez:

  • San Laurendi ibaiaren beste aldean, iparraldean, Côte-Nord.
  • Hego-mendebaldean Bas-Saint-Laurent.
  • Hegoaldean Brunswick Berria.

Madalena uharteak: Quebeceko gainontzeko lurrak baino hurbilago Eduardo Printzearen uhartea, Bretainiar Lurmuturra uhartea eta Ternua daude.

Historia

Eskualde administratiboa 1987an jaio zen, Bas-Saint-Laurentengandik banatu zenean.

Euskaldunen presentzia

San Laurendi golkoan bere osotasunean bezala, euskal arrantzaleek egun Gaspésie dena korritu zuten[1]; noiztik dauden seguru jakin gabe, ikertzaileek ondo dokumentatu dute Jacques Cartier (bretainiarra "Kanada deitu zuen lurraldea deskribatu zuen lehen europarra" dela esan ohi da) baino lehen zonalde honetan euskaldunak egon zirela[2]. Mi'kmaqekin izandako kontaktuetatik hizkera bat ere jaio zen, hizkuntzalariek algonkin-euskara pidgina deitu dutenak.

Euskal jatorriko edota euskaldunak gogoan dituzten leku-izen batzuk gorde dira, batez ere hego-ekialdeko kostaldean: Barachois ("barratxoa")[3], Anse aux Basques, Collines du Basque, Ruisseau du Basque...Madalena uharteak ere ez daude eragin honetatik kanpo eta uhartedian oso inportantea den Baie du Havre aux Basques izeneko aintzira dago[4]. Uhartedia zapaldu zuten lehen europarrak euskaldunak izan zirela uste dute ikertzaileek[5].

Demografia

  • Biztanleria: 96.391 (2005).
  • Azalera: 20.272 km²
  • Dentsitatea: 4,8 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 7,8 (2006)
  • Heriotza-tasa: ‰ 9 (2006)[6]

Hizkuntzak

Beraz, gehiengo handiak fransesa du hizkuntza nagusi. Ingeles hiztunak batez ere zenbait herritan daude eta beren jatorriak Eskozian, Irlandan edo AEBetatik etorritako talde leialistengan topatzen dira; Gaspésien Hope Townen, Hopen (hemen euskal jatorrikoak ere daude), New Richmond edo New Carlislen ehuneko handia osatzen dute; paradoxikoki azken hau René Lévesque Quebeceko Lehen Ministro soberanistaren herria da. Madalena uharteei dagokienez (% 93 frantses hiztun) Grosse-Île eta Entry Island edo Entrée uhartean ingeles hiztunak dira nagusi.

Jatorriko herriak

Historikoki eskualdea mi'kmaq herriaren lurrak ziren eta gaur egun ere badira komunitate batzuk, nahiz eta gutxiengo txikia izan: Gespeg, Gesgapegiag eta Listuguj; 2008an 5.175 ziren[7].

"Gaspé" toponimoa bera mi'kmaq jatorrikoa izan liteke: Gespeg. Baina aldi berean bere jatorriaz dauden hipotesien artean, leku-izena euskaratik ("gerizpe") letorkeela dioenik bada eta logikarik ez zaio falta teoria honi: dirudienez Jacques Cartierrek 1534an badia bisitatu zuenean marinel euskaldun batzuekin zebilen[8].

Madalena uharteetan aspalditik ez dago mi'kmaq komunitaterik; herri horren hizkuntzan Menequit edo Menagoesenog ("olatuek astindutako uharteak") izenak zeramatzaten[9].

Banaketa administratiboa

Havre aux Maisons, Madalena uharteak.

Eskualdeak 5 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den beste bat. MRCak, baliokideak eta beren hiriburuak azaltzen dira.

Gaspésieko 5 MRCak

Mi'kmaqen komunitateak MRCtik kanpo daude.

Madalena uharteak

MRCen baliokidea den Agglomération des Îles-de-la-Madeleine delakoan bilduta daude, egun -2002an denak fusionatu eta 2006an lehena berriro bereizi eta gero- bi udalerri dituena: Grosse-Île eta beste herri guztiak biltzen dituen Les Îles-de-la-Madeleine.

Bi eskualde turistikoak

Eremu bakoitzak duen nortasunagatik turismo arloari dagokionez bi eskualdetan banatuta dago:

Erreferentziak

  1. Les Basques, des maîtres pêcheurs, Encyclobec.
  2. Basques in New France, Mario Mimeault.
  3. Barachois toponimoaren historia.
  4. Toponmoaren kokapena.
  5. Îles de la Madeleine. Guide touristique officiel 2005-2006, 36.or.
  6. Iturria: Quebeceko estatistika institutua.
  7. Affaires indiennes et du Nord Canada.
  8. Gaspé Quebeceko toponimia batzordearen webgunean.
  9. Guide touristique officiel 2005-2006.
  10. Gaspésieko informazio turistikoa.
  11. Îles-de-la-Madeleine informazio turistikoa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Eskualdeko ataria.
  • (Frantsesez) Eskualdea Quebeceko estatistika institutuan.
  • (Frantsesez) CRÉ Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
  • (Frantsesez) Informazio orokorra.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q728139
  • Commonscat Multimedia: Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine / Q728139

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 317273920
  • BNF: 11943551p (data)
  • Lekuak
  • OSM: 7485821
  • Wd Datuak: Q728139
  • Commonscat Multimedia: Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine / Q728139


  • i
  • e
  • a
01 Bas-Saint-Laurent · 02 Saguenay–Lac-Saint-Jean · 03 Capitale-Nationale · 04 Mauricie · 05 Estrie · 06 Montréal · 07 Outaouais · 08 Abitibi-Témiscamingue · 09 Côte-Nord · 10 Nord-du-Québec · 11 Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine · 12 Chaudière-Appalaches · 13 Laval · 14 Lanaudière · 15 Laurentides · 16 Montérégie · 17 Centre-du-Québec