Gaztelako jota

Gaztelako jota dantza taldea Valladolideko katedraleko oinean Virgen de San Lorenzoko prozesioan

Gaztelako jota (gaztelaniaz: jota castellana) gaztelar folklorearen adierazpen bat da (Gaztela eta Leon, Madril eta Gaztela-Mantxakoa), musika mota hori Iberiar penintsula gehienean aurki daitekeen arren. Izen hori, baina, ez da XVIII. mendea baino zaharragoa.

Gitarraz lagundu ohi da, baita bandurriaz, lauteaz, dultzainaz eta danborraz ere, dantzari bikoteak eskuak buruaren gainean dituela dantza egiten duen bitartean, kaskainetei eraginez batzuetan. Jota mota hauek ohiko urrats jauziak eginez dantzatzen dira, pixka bat pikatuak, eta Aragoikoak baino neurritsuagoak dira, baita geldoagoak eta pisuagoak ere. Musika maiz doa abestiz lagunduta, eta horiei kopla deitzen zaie. Batzuetan, maitasunak jartzen du hizpidea, edo ezkontzek (ezkongaiak goretsiz eta aholkuak emanez), bizitzak eta erlijiotasunak, baina ia beti kantu zirtolariak eta umoretsuak dira.

Bibliografia

  • Díaz, Joaquín. (1988). Danzas y bailes. Valladolid: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Popular.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20016989
  • Commonscat Multimedia: Jota castellana / Q20016989

  • Wd Datuak: Q20016989
  • Commonscat Multimedia: Jota castellana / Q20016989