Getxo Rugby Taldea

Artikulu hau gizonezkoen taldeari buruzkoa da; emakumeen taldea gaitzat duena beste hau da: «Getxo Rugby Taldea (emakumezkoena)»
Getxo Rugby Taldea
HiriaGetxo,  Bizkaia
Sorrera1975
Kirol zelaiaFadura estadioa
PresidenteaAlaitz Bollegi
EntrenatzaileaKemen Goitiandia
LigaOhorezko B maila
2022-236.a
Webguneagetxorugby.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Getxo Rugby Taldea Bizkaiko errugbi taldea da, egoitza Getxon duena. 2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Ohorezko B mailan dago. Horretaz gain, emakumezkoen, gazteen eta errugbi inklusiboko taldeak ditu.

Historia

Getxo Rugby Taldea 1975ean sortu zen, Gernika Rugby Taldean aritzen ziren getxotar jokalari batzuen eskutik. Hainbat urtez, beste kirol batzuetan zebiltzan gizonezkoak, batez ere arraunlariak, aritu ziren taldean. Hasieratik kirol emaitza onak lortu zituen, bai senior kategorian bai beste mailetan. 1980ko hamarkadan, taldea handitu zen, eta Espainiako Ohorezko Mailara igo zen. 1989an, emakume saila sortu zen Getxo Rugby Taldean.[1]

1990eko hamarkadan, orduko Xerox Getxo Estatuko errugbiaren erreferente bihurtu zen, beti Getxoko edo inguruko herrietako jokalariekin. 1990ean, Errege Kopa irabazi zuen Santboiana talde katalan historikoa 28-7 gaindituta. Hurrengo urtean, 1991n, berriro eskuratu zuen titulua, El Puerto de Santa María herrian beste bizkaitar talde bati irabazita, Gernikari, 32 eta 15. Bi urte horietan lortutakoa handia izan zen, baina hurrengo denboraldikoa ere ezin da ahaztu: Faduran bertan Errege Kopa hirugarrenez jarraian irabazi zuten, Mercabarna BUC taldearen aurka: 20-9.[2]

1992-93ko denboraldia ere historikoa izan zen: Espainiako Errugbi Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Espainiako Liga, Liceo Francésen aurretik. Urte hartan bertan, Errege Kopako finalera heldu zen, baina galdu zuen El Salvador handiaren kontra. 1995ean, berriro iritsi zen Errege Kopako finalera, baina orduan ere galdu zuen, 37 eta 25, El Monte Rugbyren aurka. Dena dela, 1997an apurtu zuen bolada txarra, laugarren kapa irabazi baitzuen; finalean Alcobendasi 37 eta 19 gailendu zitzaion.[2]

Ligan ere oso denboraldi onak egin zituen urte haietan: 1995ean eta 1997an txapeldunorde geratu zen, eta 1996an, hirugarren. 1998tik aurrera, ostera, gauzak okertzen hasi ziren eta apurka-apurka taldearen mailak behera egin zuen.[2] 2002an Ohorezko B mailara jaitsi zen, baina hurrengo urtean Ohorezko Mailara itzultzea lortu zuen. 2005ean, Errege Kopako beste final batera heldu zen, baina orduan ere galdu zuen El Salvador taldearen kontra, 29 eta 8.[2]

2000ko hamarkadan profesionalizazio prozesua abiatu zen, eta klubaren aurrekontua nabarmen sendotuz joan zen apurka-apurka. 2009an, ordea, gizonezkoen senior taldea Espainiako Ohorezko B Mailara jaitsi zen, baina bi urte geroago maila gorenera igo zen, berriz ere.

Palmaresa

Getxo eta Zarautzen arteko partida, 2023an.
  • Ohorezko Maila:
    • irabazlea (1): 1993
    • txapeldunordea (3): 1994, 1995, 1997
  • Espainiako Kopa:
    • irabazlea (4): 1990, 1991, 1992, 1997
    • finalista (3): 1993, 1995, 2005
  • Iberiar Errugbi Kopa:
    • finalista (1): 1994
  • Ohorezko B maila:
    • irabazlea (3): 2003, 2011, 2020

Azken denboraldiak

Lehenbiziko taldea

Denboraldia Maila Postua
2000-01 Ohorezko maila 10.a (jeitsi)
2001-02 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2002-03 Ohorezko maila 8.a
2003-04 Ohorezko maila 7.a
2004-05 Ohorezko maila 5.a
2005-06 Ohorezko maila 8.a
2006-07 Ohorezko maila 8.a
2007-08 Ohorezko maila 5.a
2008-09 Ohorezko maila 10.a (jaitsi)
2009-10 Ohorezko B maila 6.a
2010-11 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2011-12 Ohorezko maila 5.a
2012-13 Ohorezko maila 8.a
2013-14 Ohorezko maila 7.a
2014-15 Ohorezko maila 9.a
2015-16 Ohorezko maila 8.a
2016-17 Ohorezko maila 11.a
2017-18 Ohorezko maila 12.a (jaitsi)
2018-19 Ohorezko B maila 2.a
2019-20 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2020-21 Ohorezko maila 12.a (jeitsi)
2021-22 Ohorezko B maila 2.a, finalerdiak
2022-23 Ohorezko B maila 7.a
2023-24 Ohorezko B maila

B taldea

Gizonezkoen B taldea, gaur egun Getxo Etorkizuna deitutakoa, Euskal Ligan ariten da.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Euskal Maila (B multzoa) 2.a
2011-12 Euskal Maila (A multzoa) 6.a
2012-13 Euskal Maila (A multzoa) 2.a
2013-14 Euskal Maila (B multzoa) 2.a
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 7.a
2015-16 Euskal Maila (1. maila) 6.a
2016-17 Euskal Maila (1. maila) 3.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 5.a
2018-19 Euskal Maila (1. maila) 8.a
2019-20 Euskal Maila (1. maila) 5.a
2020-21 ?
2021-22 ?
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 2.a

Erreferentziak

  1. Getxo RT: historia. getxorugby.eus (Noiz kontsultatua: 2024-4-4).
  2. a b c d Campo, Egoitz. Xerox Getxo 1990eko hamarkadan: urte oparoak Bizkaiko errugbian. bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-4-4).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3104686
  • Wd Datuak: Q3104686
  • i
  • e
  • a
Errugbia Euskal Herrian Euskal Herria
HistoriaSelekzioa • Euskadiko Rugby Federakuntza • EREI
Frantziako federakuntzako taldeak
Gizonezkoak:
TOP 14(1.maila): Aviron Bayonnais

Pro D2 (2.maila): Biarritz Olympique
Nationale 2 (4.maila): Anglet OlympiqueSJLO
Fédérale 1 (5.maila): US NafarroaSA Mauléon
Fédérale 2 (6.maila): Stade HendayaisBoucau Tarnos StadeUS MouguerreHasparren AC
Fédérale 3 (7.maila): US BardosAS UrruñarrakUS CamboInthalatz LarressoreAS BayonneUS Saint-Palais Amikuze • Entente Xiberoa Avenir de Barcus-Menditte • Emak Hor Arcangues/Bassussarry
Regionale 1 (8.maila): Bidart UC
Regionale 2 (9.maila): Saint Pee UCRugby Club Ustaritz Jatxou
Regionale 3 (10.maila): Ciboure RC • AS Elgarrekin Ascain • US Nafarroa IIISarako Izarra

Emakumezkoak:
Fédérale 1 (3.maila): AS Bayonne
Fédérale 2 (4.maila): Feminines Athlétiques

Régionale a X (5.maila): Stade hendayaisUS NafarroaUS Saint-Palais AmikuzeUS MenditteHasparren AC
Espainiako federakuntzako taldeak
Gizonezkoak:
Ohorezko maila (1.maila): Ordizia

Ohorezko B maila (2.maila): Gernika • Getxo • HernaniZarautzGaztediUni BilboUribealdeaBera BeraLa Unica
Euskadiko ohorezko maila (3.maila): ElorrioEibarArrasateDurango • Atlético San Sebastián • Baztan-MenditarrakIruña
Aragoiko liga (3.maila): Funes
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo ZornotzaTxingudiArratiko Zekorrak • Beltzak • Nerbioi

Emakumezkoak:
Ohorezko maila (1.maila): Eibar
Ohorezko B maila (2.maila): Getxo
Euskal 1.maila (3.maila): La UnicaGaztediHernaniUni Bilbo • Bera Bera • Arrasate • Durango
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo ZornotzaSarako Izarra • Ordizia • Iruña

Beste mailetan: Gigantes de NavarraMungia Rugby TaldeaKakarraldo Rugby TaldeaSora Rugby TaldeaMutriku Rugby Taldea7 Jausi Rugby Elkartea • OPLA
Desagertutako taldeak

Araba: Kirrinka • Abance RT
Bizkaia: Barakaldo RC • Basauriko • Sarriko RT • Ingenieros • Medicina RC • Otxarkoaga RT • Txurdinaga RT • Gautxoriak RT • CDU Bilbao • Bilbao RT • Universitario XV • Atlético Arenal • Urduliz RT • Sestao RT • Abanto Minero RT • Trapaga RT
Gipuzkoa: KorsarioakLandarbaso • SD Anoeta/Zaharrean/Fortuna • CR Gipuzkoa • CD Vasconia • Centauros • Urretxu RT • CD Tolosa • Papeleros de Tolosa • Salleko RT
Iparralde: US Baigorri • US Garazi

EREI: Beltzak • OreretaLezo • Herri Ona • BOA • Anoeta • Girizi • Urolako • Gros
Urtez urte