Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birus

Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa

Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birusa, edo (-)ssRNA virusa, bere genoman kate bakarreko RNA duen birusa da, norantza negatibokoa, tarteko DNArik erabili gabe erreplikatzen dena. Baltimoreko sailkapeneko V. taldeko birusak dira.[1] RNA genomikoa RNA mezulariaren konplementarioa da birus horietan; beraz, itzulpenaren aurretik RNA positibo bihurtu behar da, RNA polimerasa baten bitartez. Mota honetakoak dira Marburg gaixotasuna, ebola, elgorria, hazizurria, amorrua eta gripea eragiten duten birusak.

Erreferentziak

  1. Baltimore, D. Expression of animal virus genomes. Bacteriological Reviews, 35 (3), 235–241. orrialdeak, 10.1128/MMBR.35.3.235-241.1971, ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-5-15).

Ikus, gainera

  • RNA birus
  • DNA birus

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9285327
  • Commonscat Multimedia: Group V viruses / Q9285327
  • Wikispecies Espezieak: Group V: ssRNA(-)

  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000086103
  • Wd Datuak: Q9285327
  • Commonscat Multimedia: Group V viruses / Q9285327
  • Wikispecies Espezieak: Group V: ssRNA(-)