Iñaki Varona Urbina

Iñaki Varona Urbina

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1967ko irailaren 14a (56 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, historialaria eta idazlea
ikaeuskaltegiak.eus…

Iñaki Varona Urbina (Gasteiz, Araba, 1967ko irailaren 14a) irakasle eta mendizale euskaltzalea da.

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako ikasketak bukatuta, 1994an, IKAn – Nafarroako eta Arabako hainbat euskaltegik osatutako koordinakundean ekin zion bere jarduera profesionalari. Geroztik, Gasteizko euskarazko kultur bizitzan aktiboki parte hartzen du. Hala Bedi Irratian kolaboratzaile izan zen Iñaki Lazkanorekin batera Zebrabidea asteroko magazinean. Pyrenaica aldizkariko hainbat artikuluren egilea da eta Ahotsak[1] proiektuan parte hartu du. Bere interesguneak izan dira euskaraz zabaltzea Vasco-Navarro trenaren historia herrikoia eta etnografikoa, zein bidezidor historikoei buruzko ikerketa euskaraz zabaltzea.

Euskara irakasle

1994tik IKA euskaltegietan garatzen du bere jarduera profesionala hainbat jardueratan. Besteak beste, didaktikako buru gisa ibili da. Horrez gain, "Araban bai, baina" lehiaketaren sustatzaile nagusia izan da. Lehiaketa honen helburua da parte-hartzaileek -taldeka- Arabako hainbat tokitan ateratako argazkien kokapena identifikatu behar duten.

Karmele Oria Murgialdairekin batera, IVAPek eta IKA euskaltegiek argitaratutako "Trebakuntzako ariketa-liburua[2]" ikasmaterialaren egilea da.

Vasco-navarro trenaren burdinbide zaharra

Mendiarekiko eta istorio txikiekiko zaletasunetik abiatuta, 2006an "Vasco-Navarro trenaren burdinbide zaharra" hitzaldia[3] prestatu zuen. Trenaren burdinbide zaharra Bergaratik Lizarraraino 44 urtez ibili zen, eta "mendizale trena" ere esaten zitzaion. Gaur egun, tren honen ibilbide zaharra bizikletaz edo oinez egiteko etapetan prestatuta dago (Wikiloc).

Mendi federazioa eta Pyrenaica aldizkaria

2006tik bidezidor teknikaria da, eta garai hartako Euskal Mendi Federazioko zuzendaritza-batzordearekin lankidetzan lanean ibili zen bidezidor historikoen proiektuak garatzen aritu zen. 2016an Pyrenaica aldizkariarekin kolaboratzen hasi zen eta 1936ko Gerra Zibilean euskal frontean oinarritutako mendizale ibilbideei buruzko artikuluak idatzi zituen.

  • Irrintzi bat entzun da... Gerra zibila: Arabako frontean barna.[4] Bidexka honek batailako fronteko mugarri garrantzitsuenak zeharkatzen ditu, Arabako Untzagatik Otxandioraino.
1. zatia UNTZAGA-ALTUBE (19 km)
2. zatia ALTUBE-SARRIA (16 km)
3. zatia SARRIA-MURUA (15 km)
4. zatia MURUA-UBIDE (13 km)
5. zatia UBIDE-LANDA (17 km)
6. zatia LANDA-OTXANDIO (19 km)
  • Irrintzi bat entzun da... Gerra zibila: Arabako frontean barna.[5] Ibilbide honen bigarren zatia, Otxandion hasten da eta Elgetan amaitzen da.
1. zatia OTXANDIO-URKIOLA (14 km)
2. zatia URKIOLA-GANTZAGA (11 km)
3. zatia GANTZAGA-KANPAZAR (12 km)
4. zatia KANPAZAR-ELGETA (10 km)
  • Arabako mendialdeko gordelekuak, Isaac Puenteren ibilbide historikoa.[6] Bidezidor biribil hau, Arabako Maeztu herritik abiatuta, igarotzen da Isaac Puente mediku eta mendizale ezagunak 1936ko irailean bere azken orduak ezkutatuta eman zituen lekuetatik, Pancorbo inguruan harrapatu eta exekutatu aurretik.

Erreferentziak

  1. Etxeberria, Idoia. (2015). Gasteizko Euskararen Ahotsak. .
  2. Varona Urbina, Iñaki; Oria Murgialdai, Karmele. (2011). Trebakuntzako ariketa-liburua. IVAP ISBN 978-84-7777-376-4..
  3. Vasco-navarro trenaren burdinbide zaharra. .
  4. Varona Urbina, Iñaki; Jausoro Marugan, Arantza. (2016). Irrintzi bat entzun da... Gerra zibila: Arabako frontean barna. Pyrenaica 263. zb. ISBN 0212-5676..
  5. Varona Urbina, Iñaki; Jausoro Marugan, Arantza. (2017). Irrintzi bat entzun da II. Gerra zibilaren frontean barrena. Pyrenaica 269. zb. ISBN 0212-5676..
  6. Varona Urbina, Iñaki; Jausoro Marugan, Arantza. (2020). Arabako mendialdeko gordelekuak, Isaac Puenteren ibilbide historikoa. Pyrenaica 281. zb. ISBN 0212-5676..

Kanpo estekak

  • Vasco-Navarro trena: burdinbide zaharra” hitzaldia eskainiko du Astrabuduan Iñaki Varona historiagileak - Hiruka.eus (2006-05-05)
  • Iñaki Varona, experto en el 'trenico' y profesor de euskera, contará hoy infinidad de detalles y anécdotas - Diario Vasco (2015-11-26)
  • Mendi Festibala: El Vasconavarro, el tren montañero (Iñaki Varona). Halabedi.eus
  • Gasteizko Euskararen Ahotsak - Ahotsak.eus
  • Araban da, baina - Alea.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113621499
  • Commonscat Multimedia: Iñaki Varona Urbina / Q113621499

  • Wd Datuak: Q113621499
  • Commonscat Multimedia: Iñaki Varona Urbina / Q113621499