Infinituaren Harribitxiak

Infinituaren Harribitxiak
Marvel Unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
ikusi
  • Guardians of the Galaxy, Avengers: Age of Ultron, Avengers: Infinity War eta Avengers: Endgame
Datu biografikoak

Infinituaren Harribitxiak, Marvel Comics argitaletxearen komikietan agertzen diren sei harribitxi dira. Sei harribitxiak honakoak dira: Gogoarena, Arimarena, Espazioarena, Boterearena, Denborarena eta Errealitatearena. Ondorengo istorio, gurutzaketa eta komikietan, zazpigarren harribitxi bat ere agertzen da. Harribitxi hauek Marvel Unibertsoko hainbat pertsonaiek erabiliak agertu dira. Harribitxi hauen eta Infinituaren Eskularruen jabe nagusiak Adam Warlock eta Thanos dira.

Harribitxi hauek berezko kontzientzia dute, eta iraganean beren jabea unibertsoaren jaun eta jabe eta ahalguztiduna bilakatzeko denak batera erabiliak izan ziren garai bat ere egon zen. Gaur egungo jarraipenean, Auzitegi Bizidunak harribitxiak batera erabiltzea unibertsoaren biziraupenerako arriskutsuegia zela erabaki eta aukera hori desegin zuen.

Marvelen unibertso zinematografikoaren lehenbiziko hiru fasetan berebiziko garrantzia dute, hauetan Infinituaren Harribitxiak bezala izendatuak dira.

Zinema

Film honetan agertu eta garrantzizko papera betetzen dute:

  • Guardians of the Galaxy (2014)
  • Avengers: Infinity War (2018)
  • Avengers: Endgame (2019)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4405595
  • Wd Datuak: Q4405595