Jose Maritorena

Jose Maritorena
Bizitza
JaiotzaAmaiur, 1882ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAmaiur, 1953ko martxoaren 27a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jose Maritorena Ezurmendi[1] (Amaiur, 1882ko urtarrilaren 24a - Amaiur, 1953ko martxoaren 27a)[2] nafar bertsolaria izan zen.

Bizitza

Gurasoak José María etxalartarra eta Juana Francisca amaiurtarra zituen.

Mixel Dargaitzekin ibiltzen zen bertsotan. Bi bertso-sail gordetzen dira Maritorenak jarriak: Nere maitiarentzat eta Landibartarren bide berria, Antonio Zavalak bildu eta Bidasoa aldeko bost bertsolari (1970) izeneko liburuan argitaratu zituenak. Bestalde, Aita Donostiak jaso zizkion ipuin zaharrak eta Jorge de Riezuk argitaratu zituen Príncipe de Viana agerkarian, 1967an.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auñamendi Eusko Entziklopediak Ezurmendia jasotzen du.
  2. Zavala, Antonio. (1970). Bidasoa aldeko bost bertsolari. Auspoa, 112 or..

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Joxe Maritorena, Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260708
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 92458
  • Lur: 04058/eu_m_1035/m1035
  • Wd Datuak: Q12260708