Just After Sunset

Just After Sunset
Jatorria
Egilea(k)Stephen King
Argitaratze-data2008
IzenburuaJust After Sunset
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaCharles Scribner's Sons (en) Itzuli
OCLC642712663
Ezaugarriak
Genero artistikoahorror fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Historia
Jasotako sariak
Bram Stoker Award for Best Fiction Collection (en) Itzuli
Alex Award (en) Itzuli

MySpace: justaftersunset Edit the value on Wikidata
kronologia
Everything's Eventual (en) Itzuli Just After Sunset

Just After Sunset (euskaraz Gaua Egin Ondoren), 2008ko Stephen King estatubatuar idazlearen kontakizun liburu bat da. 2008ko azaroaren 11an Charles Scribner's Sons argitaletxeak argitaratu zuen.

13 kontakizunez osatutako liburua da, bakoitzaren amaieran idazleak kontakizunei buruzko hainbat ohar ere idatzi zituen.

Kontakizunak

Willa

Hainbat pertsonez osatutako talde bat Wyoming estatuko herri bateko tren geltokian daude, hara nola eta zergatik ailegatu diren jakin gabe.

Jengibre ogiaren neska

Emakume bat bere iragana atzean utzi nahian AEBetako kostaldeko badia batera bizitzera joan da, baina bere berehalako etorkizunak ustekabekoa ekarriko dionaz ezjakitun da.

Harveyren ametsa

Gizon batek bere emazteari izandako amets arraro eta bitxi bat aipatuko dio, ametsa baina zeozer gehiago izan daitekena.

Átseden eremua

Ezizenez eleberriak argitaratzen dituen idazle bat errepidean dahoen atseden eremu batean getatuko da, eta egoera deseroso batean parteartuko du.

Bizikleta estatikoa

Gizon batek bizikleta estatiko bat erosiko du, beste norabaitera eramango duela susmatu gabe.

Atzean laga zituzten gauzak

G8zon baten aartanentuan objektu bitxi batzuk agertzen hasiko dira. Kingek AEBetan jazotako 2001eko irailaren 11ko atentatuko biktimei egindako omenaldia da.

Graduazio arratdaldea

Gazte bat gertaera arraro baten lekukoa izango da.

N

Gaixotasun psikologiko larria duen gizon bat bere psikiatrarengana laguntza eske joango da.

Infernuko katua

Itxuraz arrunta dirudien katu batek berarekin batera heriotza darama. Kontakizun hau zinenaratua izan zen.

The New York Times merke-merke

Emakume batek inoiz ahaztuko ez duen telefono dei bat jasoko du.

Mutu

Autoestopista bat zehark ezohikoa eta enigmatikoa da. Aitormen baten gisa narratua, zur eta lur uzteko moduko amaiera harrigarria duen intrigazko kontakizuna da.

Ayana

Mirariak gertatzen dira, eta gainera usteksbean.

Leku oso estua

Bi gizonek beren lehia muturreraino eramango dute.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1189602
  • Identifikadoreak
  • Open Library: OL81588W
  • Wd Datuak: Q1189602