Katafora

Katafora (grezieratik: grezieraz: Kαταφορά, 'beherantz daroana'; Kατα, 'beherantz', φορά 'eramaten duena') figura erretoriko bat da, hau da, adierazpeneko, diskurtsoko edo erretorikako baliabide bat, geroago aipatuko den erreferente baten aurrerapena egiten duena, edo geroago aipatuko den erreferente baten ordezkapen aurreratua.

Esaterako:

  • Zera adierazi nahi zuen: lanak bukatu bezain laster etorriko zela.
  • (Honako) hau esan zigun: guretzat zenbait albiste zekartzala.
  • Zientzialaria agertu zenean inork ez zekien zientzialari hura geroago Nobel Saria irabaziko zuen Einstein jauna zela.
  • Hona hemen herri batzuen izenak: Altsasu, Urdiain, Arbizu.

Bibliografia

  • Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Xabier Altzibarren artikulua, 43-44. orrialdeak.
  • Juan Garzia Garmendia Kalko okerrak. 75. orrialdea eta hurrengokoak.
  • Juan Garzia Garmendia "Katafora-esapideak bateratzeko bidean". In Espezialitate-hizkerak eta terminologia: jardunaldiak. EHU, 2003.
  • Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 25.or.

Ikus, gainera

  • Anafora
  • Figura erretorikoak

Kanpo estekak

  • Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1574089
  • Wd Datuak: Q1574089