Kontserbazio-zaharberritzea


Lehen

Bitartean

Ondoren
Kapera Sixtinoko Azken Judizioa freskoaren zaharberritzea

Kontserbazio-zaharberritzea —halaber kontserbazioa eta zaharberritzea deitua— kultura-ondarea babesteko xedea duen lanbidea edota ekintzen multzoa da. Kontserbazio ariketak honelako ekintzak barne hartzen ditu: azterketa edota miaketa, dokumentazioa, tratamendua, prebentzioa eta zaintza, artelanen ikerketari buruzko euskarri. Horiek guztiak arloak osatzen dituzte lanbide baten baitan.

Historia

Kultur ondarearen zaintzak historia luzea du objektuen konponketa eta kontsolidazio usadioen baitan [1] eta artelanen zaharberritze bakunetan. Nahiz eta objektuen zaharberritze ekintzak gizakiaren hastapenetara jotzen duten, ekintza publiko edota lanbide bezala, hau XIX mendean agertu zen. Iraganean erritualetan erabilitako objektuak zaharberritzen ziren nagusiki. Mexikon apurtu eta ondoren jostura baten bidez elkartutako murkoak aurkitu izan dira. Pliniok bere "Historia"n horma-irudiak askatzeko teknikak deskribatzen zituen dagoeneko. Ekintza hau erromatarren artean oso erabilia zen, horrela espoliatu zituzten grekoen eraikuntzak. Erdi Aroan eta Errenazimentuan zehar artisauek burutzen zituzten zaharberritze ekintzak, baina artistaren kontzeptuaren etorrerarekin batera, horrelako jarduerak baztertutako artisauengan lerratzen joan ziren.

Erreferentziak

  1. Pye, E. (2001). Caring for the past: Issues in conservation for archaeology and museums. Londres: James and James.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q46993143
  • Commonscat Multimedia: Conservation-restoration / Q46993143

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11975851m (data)
  • GND: 4114279-2
  • LCCN: sh99005331
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q46993143
  • Commonscat Multimedia: Conservation-restoration / Q46993143