Kuroshio itsaslasterra

Kuroshio itsaslasterra eta Oyashio itsaslasterra Japoniako ekialdeko kostaldean

Kuroshio itsaslasterra[1] (japonieraz, 黒潮, Kuro Shio, "Ibai Beltza") Ozeano Bareko ipar-mendebaldeko itsaslaster indartsu bat da. Ipar Atlantikoko Golkoko itsaslasterraren baliokidea da, eta Ipar Pazifikoko zirkulazio-zikloaren parte da. Japoniako itsaslasterra ere baderitzo.

Taiwango ekialdeko kostaren aurrean du hasiera, eta ipar-ekialderantz egiten du, Japoniara iritsi arte. Han, Ipar Pazifikoko itsaslasterrarekin ekialdeko adarrarekin bat egiten du. Golkoko itsaslasterrak bezala, ur tropikal epela garraiatzen du iparralderantz, eskualde polarren alderantz (urteko batez besteko tenperatura uraren azalean: 24 °C). Ez da oso zabala (100 km inguru), baina bai azkarra. Kolore urdin iluna du (hortik "Ibai Beltza" izena), ur epela izanik mantenugai gutxi dituelako. Horregatik, itsas bizitza ere ez da oparoa. Haren ur epelari esker bizi dira Japoniako koral-hesiak; Ipar hemisferioan ez dago beste tokirik hain latitude handian koral-hesia duenik. Japoniako itsasoan sartzen den beso bat du, Tsushima itsaslasterra (対馬海流), izen bereko itsasartearen izenagatik. Kuroshio itsaslasterrari zor zaio, halaber, Alaskako hegoaldeko kostaldeko eta Columbia Britainiarreko eguraldi leuna.

Ibilbidea

Japoniako artxipelagoaren inguruko itsaslasterrak: 1. Kuroshio 2. Kuroshioren luzapena 3. Kuroshio kontralasterra 4. Tsushima itsaslasterra 7. Oyashio itsaslasterra

Ekuatoreko itsaslasterra Filipinetara hurbiltzen den gunean du hasiera. Ryukyu eta Kyushu uharteen artean igarotzen da, eta, Tokara itsasartean barrena igaro ondoren, iparralderantz egiten du, eta abiadura bizitzen. Aurrerago, ekialderantz egiten du, Japoniako kostaldetik aldenduta, eta Kuroshio luzapena sortzen du, azkarra eta ezegonkorra. Azkenik, azpilaster ugaritan barreiatzen da itsaspeko mendikate bolkaniko batera iristean, eta azpilaster horietako batzuk Ipar Pazifikoko itsaslasterrari batzen zaizkio.

Ikus, gainera

  • Itzulbidaia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q53842
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 241232415
  • LCCN: sh85073478
  • NDL: 00567046
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q53842
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Groenlandiako ekialdekoaNorvegia • Poloz haraindikoa
Agulhas • Angola • AntillakAzoreak • Baffin uhartea • BenguelaBrasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Alaska • Aleutiarrak • CromwellEkialdeko AustraliakoaEkuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaHumboldt • Indonesia • Ipar PazifikokoaKalifornia • Kamtxatka • Kontralaster Ekuatoriala • Kuroshio • MindanaoOyashio
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak