Lacozmonte

Lacozmonte[1] —zenbaitetan Lakozmonte idazkeraz aipatua— Arabako mendebaldeko udalerri ohi bat da, Añanako kuadrillakoa, 1927an desagertua. Arkamu mendilerroaren hegoaldean dauden sei herrik osatzen zuten. Omecillo eta Baias ibaien arteko korridore naturala da. Udalerria desagertu zenean, udalerri bitan banatu zituzten Lacozmonteko herriak:

  • Erriberagoitiarentzat: Artatza, Axkoeta (bi hauek egun kontzeju bakarra osatzen dute, Artatza-Axkoeta) eta Barrón.
  • Gaubearentzat: Karkamu, Fresneda, Ginea

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordea. «Lacozmonte» Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9019782
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lacozmonte

  • Wd Datuak: Q9019782
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lacozmonte


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.