Leotardo

Leotardo
pantia eta knitwork (en) Itzuli
Irudi gehiago

Leotardoak oina eta zangoa gerriraino estaltzen duen jantzi estua da, gehienetan puntuzkoa izaten dena, pantiak baina artilezkoak, beste modu batean esanda. Hego Euskal Herriko hitza da, gaztelerazko erabileraren parekoa. Erabilera plurala du hizkuntzan (leotardoak janzten ditu batek)[1].

Erabilpena

1960ko hamarkadan jarri ziren modan Europan, diseinu eta kolore bizikoak izaten zirelarik sarri. Aldi berean, haurrentzako arropa moduan ere erabili izan ziren Europa aldean, 1990eko hamarkadan guztiz modaz pasatu ziren arte, negurako arropa moduan, bai neskato zein mutikoentzat (praken azpian). Gizonezkoentzakoak ere ekoiztu eta merkaturatu izan ziren 20. mendeko azken laurdenean, baina 21. mendean, ohituraz, emakumezkoentzako jantzia dela esan daiteke[2].

Nazioarteko erabileran, Ameriketako gazteleraz leotardo edo ingelesez leotard, beste produktu bat izan ohi da: dantzarako body bat, gerritik gora ere gorputza estaltzen duena sorbaldaraino, eta batzuetan galtzerdiak ere luzapen dituena[3].

Iruditegia

  • Neskak, leotardo eta soineko konbinatuekin, Amsterdam, 1965.
    Neskak, leotardo eta soineko konbinatuekin, Amsterdam, 1965.
  • Leotardoak eta puntua, moda-modan 1963an, Europan.
    Leotardoak eta puntua, moda-modan 1963an, Europan.
  • Gizonezkoarentzako leotardoak.
    Gizonezkoarentzako leotardoak.
  • Ez nahastu: Leotard ingelesez dantzarako body hau da.
    Ez nahastu: Leotard ingelesez dantzarako body hau da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia, Euskaltzaindia. «Leotardo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  2. (Alemanez) Strickstrumpfhose. 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  3. (Ingelesez) «leotard» dictionary.cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105488995
  • Commonscat Multimedia: Knitted tights / Q105488995

  • Wd Datuak: Q105488995
  • Commonscat Multimedia: Knitted tights / Q105488995