Luis Maria Retolaza

Luis Maria Retolaza

3. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua

1980ko apirila - 1988ko uztailaren 23a
José María Benegas - Juan Lasa →
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1924ko abenduaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2007ko apirilaren 22a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Luis Maria Retolaza Ibarguengoitia (Bilbo, 1924ko abenduaren 27 - ibidem, 2007ko apirilaren 22) euskal herritar politikari jeltzalea zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua izan zen (1980-1988), eta bitarte horretan Ertzaintza sortu zuen.

Biografia

Gerra Zibilaren ondoren atxilotua, iparraldera ihes egin zuen 1944an. Bigarren Mundu Gerran "Euskal Brigada" izeneko gudarostean jardun zuen borrokan.

Bilbon batxilergoa amaitu ondoren Parisa joan zen, eta Sorbonako Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen. EIA (Euzko Ikasle Abertzaleak) elkartearen sortzaileetako bat izan zen ezkutuan. Ezkutuko antolaketa eta legez kanpoko propaganda zela eta, epaitua izan zen zenbaitetan, eta Frantziara alde egin beharra izan zuen. 1950ean hegoaldera itzuli zen, bitan atxilotua izanik.

Kartzelatik irtenda, Francoren aurkako erresistentzian hartu zuen parte "Roke" ezizenaz eta britainiar espioitza-erakundearekin lan egin zuen. Garai hartan, Juan Ajuriagerraren zuzendaritzapean lagundu zuen Eusko Alderdi Jeltzalea berrantolatzera, eta Alderdiko burukidea zen 1955 eta 1969 artean. 1955-1977 bitartean Bizkai Buru Batzarreko kide izan zen ezkutuan.

"Deia" egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta bertako lehendakari 1980 arte.

1980 eta 1988 artean Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakarien gobernuetako Herrizaingo Sailburua zen. Ertzaintza berrantolatzeko negoziazioetan parte hartu zuen, Juan Jose Roson eta Jose Barrionuevo espainiar ministroekin. Hasieran Ertzaintza britainiar 'bobbies' moduko polizia izatea nahi bazuen ere, laster ikusi zuen ezinezkoa zela, batez ere ETAk Carlos Diaz Arkotxa, Genaro Garcia de Andoain edo Joseba Goikoetxea hil zituelako.

"Rose txostena" idatzi zen bere agintaldian, bakea lortzeko bide bakarra elkarrizketa zela adierazten zuena. Era berean, Retolazak Lizarrako Akordioa ere bultzatu zuen.

Leitzarango Autobidea ere bultzatu zuen. ETAren ikuspuntuan izan zen garai hartan.

Carlos Garaikoetxea Eusko Alkartasuna sortzeko EAJ utzi zuenean, bere izena entzunaldien eskandaluan lotuta agertu zen, baina ez zen inoiz egotzia izan.

1992 eta 1996 artean Bizkai Buru Batzarreko presidente eta 1996 eta 2000 artean Euzkadi Buru Batzarreko kidea zen.

"Izadia" izeneko taldean hartu zuen parte Ramon Labaien, Jose Miguel Zabala eta Javier Chalbaudekin batera.

2007ko apirilaren 22an hil zen, 82 urte zituela (Eli Galdos lankidea baino pixka bat beranduago). Hil-kapera Arkauteko Ertzaintzaren Akademian jarri zuten.

Ikus, gainera


Aurrekoa
Lehena
Eusko Juarlaritzaren Herrizaingo Sailburua

1980-1988
Ondorengoa
Juan Lasa


Eusko Jaurlaritza (1980-1984)

Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza)
Javier Caño (Lehendakaritzaren Idazkaritza) • Pedro Miguel Etxenike (Hezkuntza) • Ramon Labaien (Kultura) • Carmelo Renobales (Justizia) • Luis Maria Retolaza (Herrizaingoa) • Jesus Javier Agirre (Osasun eta Gizarte Segurantza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza) • Pedro Luis Uriarte (Ekonomia eta Ogasuna) • Mario Fernandez (Lana eta Autonomia Garapenerako Lehendakariordetza) • Javier Garcia Egotxeaga (Industria) • Jose Luis Robles (Garraio, Komunikabide eta Itsas Arazoak) • Xabier Lasagabaster (Lurralde Plangintza eta Herri Lana) • Carlos Blasco (Merkataritza eta Turismo) • Juan Carlos Isasti (Industria eta Energia)

Eusko Jaurlaritza (1984-1985)

Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza)
Mario Fernández (Lehendakariordetza) • Juan Porres (Lehendakaritza eta Justizia) • Luis Maria Retolaza (Herrizaingoa) • Joaquin Otxoa (Ekonomia eta Ogasuna) • Juan Urrutia (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Joseba Arregi (Kultura) • Javier Caño (Lana) • Angel Larrañaga (Osasuna eta Gizarte Segurantza) • Juan Carlos Isasti (Industria eta Merkataritza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza eta Arrantza) • Castor Garate (Lurralde Plangintza, Garraio eta Turismoa)

Eusko Jaurlaritza (1985-1987)

Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza)
Javier Garcia Egotxeaga (Ekonomia Gaietarako Lehendakariordetza) • Juan Ramon Gebara (Lehendakaritza eta Justizia) • Luis Maria Retolaza (Herrizaingoa) • Fernando Spagnolo (Ekonomia eta Ogasuna) • Juan Txurruka (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Luis Maria Bandres (Kultura eta Turismoa) • Jon Imanol Azua (Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza) • Jose Ignacio Arrieta (Industria eta Merkataritza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza eta Arrantza) • Jose Ramon Estonba (Lurralde Plangintza eta Garraioa) • Eugenio Ibarzabal (Lehendakaritzaren Idazkaria)

Eusko Jaurlaritza (1987-1991)

Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza)
Ramon Jauregi (Lehendakariordetza) • Juan Ramon Gebara (Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia Garapena) • Luis Maria Retolaza eta Juan Lasa (Herrizaingoa) • Fernando Spagnolo eta Alfonso Basagoiti (Ogasun eta Finantza) • Milagros García Crespo eta Luis Atienza (Ekonomia eta Plangintza) • Jose Ramon Rekalde (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Joseba Arregi (Kultura eta Turismoa) • Jose Ignacio Arrieta (Lan eta Gizarte Segurantza) • Jose Manuel Freire (Osasun eta Kontsumo) • Ricardo Gonzalez Orus (Industria eta Merkataritza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza eta Arrantza) • Enrique Antolin (Garraio eta Herri Lana) • Jose Miguel Martin (Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena) • Jon Imanol Azua eta Iñaki Azkuna (Lehendakaritzaren Idazkaritza)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11689866
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 125834
  • Lur: 05102/eu_r_0393/r0393
  • Wd Datuak: Q11689866