Malpika dorretxea

Malpika dorretxea
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZamudio
Koordenatuak43°17′05″N 2°52′03″W / 43.284776°N 2.86754°W / 43.284776; -2.86754
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
3

Malpika dorretxea Zamudioko Arteaga auzoan dagoen Erdi Aroko eraikina da.

Deskribapena

Hesirik gabeko lau angeluko oina eta kubikoaren itxura duen eraikina. Beheko solairuan tamaina ez erregularreko silarrixkaz aparejatua dena eta goi aldera silarrizkoa. Babeserako izaera duen eraikina, itxura sendoa duena eta bao baino horma gehiagoz itxia. Zamudioko San Martin Elizaren alboan dago kokaturik. Hormen lodiera da bere alderdi nabarienetako bat, 2'7 metrotaraino heltzen dela. XVI. mendearen hasierako eraikin bat da Malpika Dorrea, gotikoaren amaiera aldeko elementuak dituena eta errenazimendukoak ere bai. Patioska baten barrena sartzen da dorrearen barrura. Fatxada nagusia ekialdera begira dago, tapiatua izan zen sarrera bat zeukan eta oraingoa jarri zen. Lehenengo solairuan dago hori eta bere giltzarrian Zamudioko armarria daraman dobelatutako puntu erdiko arkuan dagoen bao bat da. Dorrearen bigarren oina XIX. mendean berreraiki zen eta, bere altuera nabarmenaz baliatuz, tarteko solairu bat eraiki zen. Azkenengo oina ondoen argitua da eta arku konopial bat nabarmentzen da fatxadan. Hormen gailurrean, mailakatutako errepisa zirkularretan apeatutako harburu eta garitoinezko friso bat ikusten da. Teilatua, lau isurkikoa da.

Historia

Malpika dorretxea XV. mendeko hasieran eraiki zuten gotiko-pizkundetar estiloan. Butroe leinuak bere etsaiak ziren Zamudio leinua eraso ostean, 1443an berreraiki zuten. Berriro 1515 inguruan guztiz berreraikia izan zen.

XVIII. mendean Zamudiotarrek saldu eta Malpika markesak bihurtu ziren jabe berri[1]. Gero baserri bilakatu zen XX. mendera arte. Azkenean, Zamudioko Udalak erosi eta bertan udal-liburutegia kokatu zuen[2].

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
  1. Zamudioko Udalaren webgunea
  2. Biblioteca municipal de Zamudio.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9088830
  • Commonscat Multimedia: Torre Zamudio / Q9088830

  • Wd Datuak: Q9088830
  • Commonscat Multimedia: Torre Zamudio / Q9088830
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa