Malthusianismo

Malthusianismoa edo maltusianismoa biztanle kopurua eta biztanleen beharrizanak asetzeko elikadura bat etor daitezen, biztanleen kopuruaren hazkundea mantsotzea proposatzen duen dotrina da.

Pentsamoldea

Thomas Malthus (1766-1834) ekonomista britainiarraren arabera, biztanleria progresio geometrikoan hazten den bitartean, elikadura baliabideen produkzioa progresio aritmetikoan emendatzen da; ondorioz, elikagaien kopuruak biztanleriaren hazkundeari muga ezartzen dio. Biztanle kopuruaren eta elikaduraren arteko oreka lortzeko biztanleriaren jaiotza kopurua mugaturik mantendu behar da sexu harremanak mugatuz eta ezkontza adina atzeratuz; bestalde, hilkortasuna handiagoa denean (goseteak, gerrak, izurriteak...) hazkundea moteldu egiten da. Maltusianismotik sortutako neomalthusianismoak antisorgailuak erabiltzea gomendatzen du oreka hori lortzearren.

Maltusianismo ekonomikoa

Produkzioaren berariazko murrizketa edo erabateko suntsipena da. Gehienbat nekazaritza alorreko gaiei edo produkzio baliabideei dagokie eta haren helburu nagusia neurriz gaindiko produkzioa saihestea, eskaera eta eskaintza orekatzea eta prezioen beherakada geratzea da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q828341
  • Identifikadoreak
  • BNE: XX524598
  • BNF: 11941775r (data)
  • LCCN: sh85080224
  • NDL: 00567426
  • NKC: ph237436
  • Wd Datuak: Q828341