Manuel Lasarte

Manuel Lasarte

Bizitza
JaiotzaLeitza, 1927ko abenduaren 16a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAretxabaleta, 2012ko otsailaren 12a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 97

Manuel Lasarte Arribillaga (Leitza, Nafarroa, 1927ko abenduaren 16a - Aretxabaleta, Gipuzkoa, 2012ko otsailaren 12a[1]) euskal bertsolari eta idazlea izan zen. Hamazazpi urterekin hasi zen bertsotan eta 40 urte inguru eman zituen plazaz plaza.

Leitzako Franki baserrian jaio zen. Hamabi urte zituela Aiara joan zen bizitzera, eta Oriora gero. Errementaria zen bizibidez. Hemezortzi urte zituela hasi zen bertsotan Basarri eta Uztapiderekin. Errima biribila, hots kidetasun gozoa eta bertsoa neurtzen zehaztasun handikoa izan zen Lasarte. Bere bertso-bildumak ziren lehenengo bi liburuak, bertso jarri eta bat-batekoez osatutakoak: Bertso-mordoxka (1970), eta Gordean neuzkanak (1975). Geroztik egunkarietako artikuluak bildu eta argitara eman zituen Beranduko lanak (1992) izenburupean. Azken lanak hauek izan zituen: Enbor zarraren ezpalak (1995), Kantuaren ordainez (1997), eta Lazkao Txiki gogoan (1995) eta Uztapide gogoan (1999), bertsotan luzaro berarekin ibilitako bi lagunen omenez idatziak azken biak.

Patxi Etxeberria Manuel Lasarte[2] bertsolariari buruz (Ahotsak proiekturako)

Lanak

Antologia

  • Bertso mordoxka (1970, Auspoa)
  • Gordean neuzkanak (1975, Auspoa)
  • Enbor zarraren ezpalak (1995, Sendoa)
  • Kantuaren ordañez (1997, Sendoa)
  • Plaza-gizonak (2005, Gipuzkoako Foru Aldundia)

Biografia

  • Lazkao Txiki gogoan (1994, Sendoa)
  • Uztapide gogoan (1999, Sendoa)

Autobiografia

  • Beranduko lanak (bizitza eta bertsoak) (1993, Auspoa)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Lasarte (eskuinetik laugarrena) beste zenbait bertsolariren ondoan, 1970eko hamarkadako saio batean
  1. Manuel Lasarte bertsolaria hil da[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
  2. .

Bibliografia

Kanpo estekak

  • Manuel Lasarte literaturaren zubitegian
  • Bidegileak bilduman Manuel Lasarteri eskainitako alea (pdf)
  • Ixiar EIZAGIRRE: "Eskola falta sumatzeko ere eskola behar da" Elkarrizketa (2001-04-01). Argia.com
  • Bertsozale.com_ Manuel Lasarte
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12262987