Marc Girardelli

Marc Girardelli

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLustenau (en) Itzuli, 1963ko uztailaren 18a (60 urte)
Herrialdea Austria
 Luxenburgo  (1987 -
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Parte-hartzailea
  • 1994ko Neguko Olinpiar Jokoak
    alpine skiing at the 1992 Winter Olympics – men's Super-G (en) Itzuli
    alpine skiing at the 1992 Winter Olympics – men's giant slalom (en) Itzuli
Pisua82 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Enplegatzailea(k)Bemer (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Skieur d'or  (1989)
    Skieur d'or  (1991)

Facebook: marcgirardelli Edit the value on Wikidata

Marc Girardelli (Lustenau, Austria, 1963ko uztailaren 18a -) luxenburgotar eskiatzailea da, austriarra jatorriz.

Biografia

Austrian jaio zen, baina bere sorterriko teknikariekin eta federazioko kideekin izandako arazoak zirela medio, Luxenburgora aldatu behar izan zen; izan ere, Austriako teknikariek eta federazioko kideek ez zuten uste Girardellik arrakasta handiko karrera bat egin zezakeenik, eta bere gurasoak ez zeudenez ados Austriako eski-adituek beren semearen karrerari emandako norabidearekin, semea Luxenburgora bidaltzea erabaki zuten azkenean. Girardellik ezin izan zuen Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu ez 1980an eta ez 1984an, Luxenburgoko selekzioarekin parte hartzeko bete beharreko arau guztiak betetzen ez zituela erabaki baitzuen antolaketa-batzordeak, Austriako herritarra zelako artean. Behin Luxenburgoko herritartasuna eskuratu zuelarik, ordea, arrakasta handia lortu zuen Munduko Eski Kopan.

1985. urtean irabazi zuen bere lehenengo titulua, eta beste lau aldiz lortu zuen Munduko Kopan txapeldun gelditzea, 1986, 1989, 1991 eta 1993ko denboraldietan. 1988ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Calgaryn (Kanada), baina ez zuen dominarik lortu. Bai, aldiz, 1992an, Albertvillen (Frantzia): zilarrezko bi domina eskuratu zituen, eslalon erraldoian bata eta eslalon superraldoian bestea. Ez zuen halako emaitza onik lortu Lillehammerko Jokoetan (Norvegia) 1994an, ez baitzuen dominarik eskuratu. Garaipenak lortu ditu, azkenik, munduko eski-txapelketetan: 12 domina, horietako lau urrezkoak.

Girardelli munduko eskiatzaile handienetakoa izan da, baina 1997an utzi zuen alde batera lehiaketa, belauneko hainbat zauriren ondorioz 16 ebakuntza jasan ondoren.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2031
  • Commonscat Multimedia: Marc Girardelli / Q2031

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 5469148753698341320005
  • GND: 1125549084
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02449/eu_g_1955/g1955
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2031
  • Commonscat Multimedia: Marc Girardelli / Q2031