Margarita Angulemakoa

Margarita Angulemakoa

Irudi gehiago
Nafarroako errege-erregina ezkontidea

1527ko urtarrilaren 24a - 1549ko abenduaren 21a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite de Valois-Angoulême
JaiotzaAngulema, 1492ko apirilaren 11
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantses ertaina
HeriotzaOdos, 1549ko abenduaren 21a (57 urte)
Hobiratze lekuaLeskarreko katedrala
Familia
AitaCharles
AmaLuisa Savoiakoa
Ezkontidea(k)Charles IV, Duke of Alençon (en) Itzuli  (1509 (egutegi gregorianoa) -
Henrike II.a Nafarroakoa  (1526ko urtarrilaren 24a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
ikusi
Anai-arrebak
ikusi
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
latina
italiera
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, salonnièrea, antzerkigilea eta erregea
Lan nabarmenak
Mugimenduahumanismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

IMDB: nm2410376 Musicbrainz: 86e78db2-3066-4ff4-a8b1-ab7ceed2bebd Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Henrike II.aren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita Nafarroakoa».

Margarita Angulemakoa (Angulema, 1492ko apirilaren 11Odos, 1549ko abenduaren 21), Margarita Nafarroakoa eta Margarita Orleansekoa ere deitua, 1509-1525 bitartean Alençongo dukesa eta 1527-1549 bitartean Nafarroako erregina ezkontidea izan zen. Eragin handiko emakumea izan zen, batez ere Frantzisko, bere neba, 1515ean Frantziako errege bihurtu zenetik aurrera. Kultura arloan ere aritu zen: poesiak idatzi eta argitaratu zituen eta Erreforma Protestantea bultzatu zuen.

Biografia

Karlos Orleansekoa, Angulemako kondearen eta Luisa Savoiakoaren alaba eta Frantzisko I.a Frantziakoaren arreba zen. Ama izan zuen irakasle, eta latina, greziera, hebreera, gaztelera eta italiera ikasi zituen gaztetan. Hamar urte zituela, Henrike Galesko printzearekin ezkontzekotan izan zen, baina ezkontza ez zen egin. Gero, Gaston II.a Narbonakoarekin ere ezkontzekotan egon zen, baina senargaia aurretik hil zen.

Karlos IV.a Alençongoa, Frantziako kondestablearekin ezkondu zen 1509an eta alargun geratu zen 1525ean. Henrike II.a Nafarroako erregearekin ezkondu zen bigarrenez eta Nafarroako Erresumako lurretan bizi izan zen ordudanik. 1549ko abenduaren 21an hil zen Odoseko gazteluan.

Kultura handiko pertsona zen eta, Guillaume Briçonnet apezpiku eta irakasleaz edo François Rabelais edo Lefèvre d’Étaples intelektual ebanjelistez gain, Erreforma protestantearen aitzindariak erakarri zituen Nafarroako gortera, Joan Kalbin bera tarteko. 1525ean eta 1527an Erasmo Rotterdamgoak ere idatzi zion, baina erreginak ez zion erantzunik eman eta, gaur egun arte, ez da argitu Holandako pentsalaria Nafarroatik pasa zenentz[1]. Margarita bera ez zen protestantea baina erlijiozko elkarrizketa kritikoak sustatu zituen Parisen bezala Néracen zein Pauen, ideia protestanteek beren bidea egin zezaten. Erromarekin erabat eten gabe burutu nahi izan zuen erreforma, batez ere Elizaren jerarkiaren ustelkeri eta gehiegikeriekin amaitu asmoz[1], eta horretarako Gérard Roussel Oloroeko gotzain izendatu zuen Nafarroako erresuman erreforma sartuz joan zedin[2]. Politikan, ahaleginak egin zituen Nafarroako Erresuma berriro batzeko, baina aurka izan zituen Karlos Habsburgokoa enperadorea, Nafarroari kendutakoa ez itzultzearren protestantismoaren aurkako borroka aitzakia gisa etengabe erabili zuena, eta erreformaren alderako harrera zabal hura inoiz onetsi ez zuten Nafarroako gizarte sektore batzuk.

Heptamerona liburua

Obra ugari idatzi zuen. Poesiak, kantak, otoitzak, antzerkiak eta ipuinak paratu zituen, frantsesez betiere. Heptameron izeneko ipuin eta istorio bilduma (1558-1559 urteetan argitara emana) da ezagunena. Humanismo europarreko obra nagusietako bat da, Boccaccioren Dekamerona-ren gisara baina gordinkeria nabarmenik gabea eta giro platoniko batean taxutua. Obra horretan, alde batetik, Margaritaren espiritualismo neoplatonikoa agerian geratzen da ideal ebanjelikoak eta maitasun aratz perfektuak lantzean; bestetik, gizartearen eta bereziki Elizaren jokabideari kritika egiten zaio. Honekin hertsiki loturik, Margaritak feminismoari egindako ekarpena goraipatzeaz gain, Simone de Beauvoir filosofoak Bigarren sexua saiakeran bere originaltasun filosofikoa ere, zeinak alderdi materiala eta espirituala elkartuko dituen, adieraziko du. Bizia eta traszendentzia bateratzeko ahalegintze horretan, kartesianismoa arbuiatu eta estoikoen edo XVI. mendeko neoplatonikoen naturalismoaren gisako dotrinetara hurbildu zuelako emakumea[3].

Beste obra batzuk: Le Dialogue (1525, Elkar-hizketa), Le miroir d’une âme pécheresse (1531, Arima bekatari baten miraila. Poema horiek heretikotzat jo zituen Sorbonako unibertsitateak) eta Contes et Nouvelles (1698an argitaratua, Ipuinak eta Noelak). 1641-1642 urteetan argitaratu ziren bere gutunak (Lettres de Marguerite d’Angoulème) eta 1896an argitaratu ziren kanta eta poema ezezagun asko (Les dernières poésies de Margarite de Navarre). Erasmok Margaritaren bertute eta dohain intelektual eta literario apartak goretsi zituen. Letra eta arteen mezenas bezala ere nabarmendu zenez "Medici frantsesa" deitzen zioten[4].

Ezkontzak eta seme-alabak

Margarita Angulemakoa. Francois Clouetek egindako erretratua, Paris

1509ko abenduaren 3an, Karlos IV.a Alençongo dukearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. 1525ean alargundu ostean, 1527ko urtarrilaren 24an Henrike II.a Albretekoarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten:

Idazlanak

Liburu hauek idatzi zituen (argitaratzailea Pierre Boaistuau izan zen):

  • Le Dialogue en forme de vision nocturne (1524).
  • Le Miroir de l’âme pécheresse (1531), poema, ebanjelismo aldekoa.
  • Les Marguerites de la Marguerite des princesses (1531), testuen bilduma.
  • Les Chansons spirituelles (1547)
  • La Comédie de la nativité de notre seigneur Jésus-Christ
  • La Comédie de l’adoration des trois rois
  • La Comédie des innocents
  • La Comédie du désert
  • Le Triomphe de l'agneau
  • La Complainte pour un détenu prisonnier
  • La Fable du Faux Cuyder
  • Le Malade (1535-1536)
  • L'Inquisiteur (1536)
  • Trop, Prou, Peu, Moins (1547)
  • La Coche (1541)
  • Comédie des Quatre Femmes (1542ko otsaila)
  • La Navire (1547)
  • La Comédie sur le trépas du roi (1547)
  • Les Prisons
  • La Comédie de Mont-de-Marsan (1548)
  • L'Heptaméron (1559). Ezin izan zuen bukatu baina bere lan nagusia izan zen.

Genealogia

⛭
Zuhaitz genealogikoa
John, Count of Angoulême
Charles Henrike III.a Nafarroakoa
Marguerite of Rohan Joana III.a Nafarroakoa
Margarita Angulemakoa Katalina Borboikoa
Filippo II, Duke of Savoy Joan Nafarroakoa
Luisa Savoiakoa
Marguerite de Bourbon

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/05/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b (Gaztelaniaz) Oria Osés, Jon. (1989). «Influencia de la conquista en el pensamiento, la cultura y la literatura» Cuadernos de sección. Historia-Geografía. Jornadas celebradas en Iruñea-Pamoplona el 14, 15, 16 y 17 de dic. de 1987 en el Aula Magna de la Escuela de Empresariales (Donostia: Eusko Ikaskuntza) 11: 59-78. ISBN 84-86240-89-1..
  2. Azurmendi, J. 2020: Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 77 or.
  3. Beauvoir, Simone. (2019). Bigarren sexua. Donostia: Elkar ISBN 978-84-90279-45-8..
  4. Azurmendi, J. 2020: Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 76 or.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) The Heptameron by Marguerite de Navarre (Margarita Angulemakoari eta bere lanei buruzko web orri bat)
  • «Heptamerona – 1. eguna» Booktegi
  • «Heptamerona – 2. eguna» Booktegi
  • @Heptamerona Twitter kontua
  • Europako mende-hegoaldeko mapa Margaritak 8 urte zituenean (1500) Euratlas
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q190058
  • Commonscat Multimedia: Margaret of Valois-Angoulême / Q190058

  • Wd Datuak: Q190058
  • Commonscat Multimedia: Margaret of Valois-Angoulême / Q190058