Melamina

Melaninaren egitura

Ura eta amoniakoa katalizatzaile baten aurrean elkarrekin berotuz, edo zianamidaren polimerizazioz eratzen den trimero ziklikoa [(H2N-C=N)3]. Uretan nekez baina etanoletan oso ongi urtzen diren kristal zurietan agertzen da. Ez da sukoia, baina erre egiten ditu azala eta begiak. Melaminaren erretxinak egiteko, sintesi organikoetarako eta larruak ontzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.